“Gure enpresa guztiek nozituko dizute ondorioak brexitarekin, eta babes hesi moduko bat eskaini nahi dugu”

01-04-2019
Enpresa Finantzaketari buruzko azken buletinerako Confebaski emandako elkarrizketan, Elkargiko zuzendari nagusiak nabarmentzen du beharrezkoa dela “enpresak presta daitezen egoera nahasiago bihurtzen denerako…eta Elkargi – gehitu du –bidaide ona izan daiteke”. Pio Aguirrek azpimarratzen duenez, “garrantzitsua da gure enpresak aurrez babestea: Zuzenean edo zeharka, gure enpresa guztiek nozituko dute ondorioren bat brexita ezartzen denean. Une hau aprobetxatu behar da enpresak prestatu, sendotu eta finantzatzeko iturriak dibertsifikatzeko”.

Confebaskek Barcelona FP Fundazioaren ordezkaritza bat hartu du, Lanbide Heziketaren euskal eredua ezagutzeko interesarekin

03-04-2019
FP Barcelona Fundazioaren ordezkaritza Confebaskeko egoitzara joan da gaur arratsaldean, non bertako Prestakuntza zuzendari Asier Aloriak egin die harrera, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren funtzionamenduaren inguruko hainbat giltzarri azaldu dizkie, izan ere, eredu hori erreferente bihurtu da estatuarentzat, eta are Europar Batzordearentzat ere. BIleran, Confebaskeko Ainhoa Rotaetxe eta Carlos Pereda ere izan dira. Aloriak errepaso azkar bat egin du orain dela 25 urte baino gehiagotik Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak duten lankidetzari buruz, euskal enpresen eskakizun zehatzetara egokitutako Lanbide Heziketa bat sustatzeko.

Confebaskek topaketa bat antolatu du Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadin LH duala sustatu nahi duten hainbat euskal industriaren artean

29-03-2019
Topaketa Confebaskeko Prestakuntzako departamentuak sustatu du, bere lehendakari Txema Corres eta zuzendari Asier Aloria buruak zirela, eta helburua da Euskadiko industri enpresa nagusiei onartu berri den LHko V. Euskal Plana sustatzea eta xehetasunak ezagutaraztea, EAEko Prestakuntza eredua zabaltzeko eta hobetzeko, hainbat gairen presentzia indartuz, horien artean LHko digitalizazioa, konektibitatea eta adimen artifiziala, 4.0 inguruneetarantz aurrera egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide Heziketak urtero 12.000 graduatu berri sortzen ditu, bateko eta besteko modalitateetan. Modalitate dualean parte hartzen duten ikasleek uztartu egiten dituzte ikasketak eta enpresa batean lan egitea, lan kontratuaren edo pareko beka baten bitartez, eta, oraingo ikasturtean, 2.000 ikasle baino gehiago dabiltza.

Gizarte Segurantzan inskribaturiko enpresen kopurua 59.000 inguru dira azken urteotako bigarren otsailik onenaren ondoren

12-03-2019
Confebasken azken Newsletterrean jasotzen denez, EAEn Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopurua 58.942ko zifrara iritsi zen otsailean, aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta %0,4 hazi eta gero: Guztira, duela urtebete bat baino 243 konpainia gehiago. Urtarrilarekin alderatuta ere hazi da enpresa kopurua, 202 enpresa gehiago baitira, eta, ondorioz, 2019ko otsaila azken urteetako onenetakoa da. Edonola ere, datuetatik ondorioztatzen da, berriro ere, industri sektorea dela dinamismorik gutxien duena.

"Emakumeei promozioa erraztu behar zaie, hori ezin delako genero kontua izan, baizik eta meritu eta talentu kontua”

11-03-2019
Atzo Correo egunkariak argitaratu zuen erreportaje batean Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak azpimarratu zuenez, berdintasuna “gizarte osoari dagokion erronka bat da, ez soilik enpresari. Enpresa irtenbidearen parte da, baina baita ere dagokio hezkuntzari, familiari, etab.”. Eduardo Aretxagak dio enpresa arloan berdintasuna ez dela genero kontua, eta, aitzitik, “merituetan eta talentuan oinarrituta egon behar da.