2019aren itxieran 305 enpresa gutxiago zeuden Euskadin erregistratuta, eta 2013tik murrizketa egon den lehen urtea izan da

15-01-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa bilakaerari buruzko buletinaren azken zenbakian irakurri daitekeenez, Euskadin, 2019aren itxieran, jaitsiera txiki bat egon da, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai autonomoenari dagokionez, 2018an izandako igoerekin kontrastatuz. Horrenbestez, iazko abenduan, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatuta zeuden enpresak 58.958 ziren, 2018ko hilabete berdinean baino 305 gutxiago, hau da, urtearteko jaitsiera -%0,5ekoa izan da. Gainera, 2013. urteaz geroztik, lehendabiziko urtea da Euskadin enpresa kopurua murrizten dela.

Confebaskek aurreikusi du 2020an %1’9ko hazkundea egongo dela eta sortuko den enpleguarekin krisiaren aurreko okupazio maila gainditu ahal izango dela

27-12-2019
Aurreztu berri duen Koiuntura Ekonomikoaren Txostenean, Confebaskek 2020rako aurreikusten du euskal ekonomia %1’9 haziko dela, 2019an baino pixka gutxiago, baina inguruko herrialdeen gainetik. Zazpigarren urtez jarraian igoko dira BPGa eta sortutako enplegua. Hazkundea Europako eta Espainiako ekonomientzat aurreikusitakoarekin bat dator, horientzat, urtearen azken zatirako, hobekuntza iradokitzen baita, betiere ziurgabetasunak larriagotzen ez badira edo berririk agertzen ez bada. Datorren urteari begira, euskal ekonomiaren hazkundearen gakoak, berriro ere, barne eskarian oinarritzen dira, hori izango delarik hazkundearen motorra, kanpo sektoreak –2019an bezala– ez baitio ekarpenik egingo hazkundeari.

Euskadin enpresa kopurua hirugarren hilabetez jarraian hazi da, orain dela bost urtetik azaro baterako daturik onenarekin

16-12-2019
Confebaskek enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean irakurri daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua hazi egin da, hirugarren hilabetez jarraian, azaroan guztira 59.213 enpresa izateraino. Zehazki, azaroan, erregistratutako konpainien kopurua 330 enpresarekin hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 43rekin orain dela urte bat kontabilizatutakoekin alderatuta, hau da, +%0’1 dira. Azaro baterako daturik onena da 2014. urteaz geroztik. Sektoreka, berriro ere nabarmentzen da Eraikuntzaren indarra (+%1,6), ondoren egonik Zerbitzuak (+%0,1), eta Industrian, berriz, pixka bat jaitsi da enpresen kopurua (-%1,4).

Confebask euskal enpresek Hizkuntza Kudeaketan duten Kalitate maila neurtzen duen “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian izan da

11-12-2019
Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurre gaur arratsaldean Donostian izan da, Kursaal Jauregian, “Bikain” ziurtagiriak emateko ekitaldian. “Bikain”-ek euskal erakunde eta enpresak saritzen ditu, kontuan hartuta euren eguneroko jardunean euskara zenbateraino sartuta duten eta zenbateraino erabiltzen duten. Aurten, hizkuntza kudeaketako kalitate ziurtagiria 25 erakundek jaso dute, eta horietatik 13 esparru pribatukoak dira. Ekitaldiko buru izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran.

“Lanbide Heziketa apustu estrategikoa da euskal enpresentzat"

04-12-2019
Beste urte batez, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Enpresa&LH urteko galaren agertokia, 26. urtez jarraian Confebaskek antolatuta, bere elkarte kideekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan; aurten, 600 lagun baino gehiago elkartu dira, gazteen eta Euskadiko LH ikastetxeen ordezkarien artean. Estatu osoan egiten den horrelako ekitaldi bakarra da. Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek Lanbide Heziketaren euskal ereduaren balioa nabarmendu du, “herrialdeko apustu moduan, izan ere, Europar Batzordea bera aitortzen ari da hainbat urtez, berariaz, Europa osoko erreferente moduan, eta Confebaskek oso modu aktiboan parte hartzen du”.