EAEn 10.974 pertsonarekin igo da langabezia, inoiz erregistratu gabeko igoerarik handienean

02-04-2020
Espero zen bezala, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabezia 10.974 lagunekin igo da, inoiz erregistratu gabeko igoerarik handiena izanik, eta otsailean baino %9,4 gehiago izan da, estatuan izandako antzeko zifran (%9,3). 2019ko martxoarekin alderatuta, 10.261 langabe gehiago daude, %8,7 gehiago, zifra hori antzekoa delarik estatuan erregistratu denarekin alderatuta (+%9). 2013ko azaroaz geroztik gertatu den urtearteko lehenengo igoera izan da. Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, halaber, datuak oso txarrak dira.

Enpresen eta autonomoen kopurua hazi egin zen Euskadin otsailean, krisi sanitarioa hasi aurretik

31-03-2020
Confebasken azken Newsletterrean zehazten denez, Euskadin enpresen zein autonomoen kopurua hazi egin zen otsailean, oraingo krisi sanitarioa hasi baino pixka bat lehenago. Zehazki, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal konpainien zifra 58.893 izan zen otsailean, hau da, urtarrilean baino 456 enpresa gehiago. Nahiz eta zifra aurreko hilekoaren ia berdina den arren (-%0’1), otsailik onena izan da, behintzat 2007. urteaz geroztik, enpresen kopuruaren bilakaerari dagokionez.

Confebaskek Eusko Jaurlaritzari helarazi dio enpresa eta langileentzako jarduera protokolo berriak diseinatzeko beharra, baita laguntza bereziak prestatzekoa ere

11-03-2020
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eragile sozio-ekonomikoekin egindako lehen bileran, koronabirusaren agerraldiak euskal ekonomiaren martxan izan dezakeen eraginaren aurrean prestatzeko, Confebaskeko lehendakariak – Eduardo Zubiaurre –, eta haen elkarte kideetakoek – Eduardo Junkera (Adegi), Iñaki Garcinuño (Cebek) eta Pascal Gomez (Sea) –, Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, “orain arte oraindik enpresetan izaten ari den eragina ez bada ere oso esanguratsua (kasu jakin sektore jakin batzuetatik haratago, horien artean turismoa, bidaiak, ekitaldiak, hezkuntza edo osasuna)”, beharrezkoa da “lantokietan jarduteko protokolo berriak ezartzea, baita bitartekoak ere ere enpresei eta langileei eragin horiek arintzen laguntzeko”.

“Egunetik egunera gero eta zailagoa da iragarpenak egitea, baina esperantza mantentzen dugu aurten euskal ekonomia gutxi gorabehera aurreikusitako jokalekuan ibiliko dela”

10-03-2020
Gaur goizean Donostiako Londres hotelean egindako ekitaldi batean, Deustuko Ex Aluminik antolatuta, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, “koronabirusaren krisiak ustekabean eta indarrez sartu da urtearen hasieran. Eta egia da hainbat aste daramagula albisteak jasotzen, ia egunero, panorama errotik aldatuko dela mehatxatuz. Bizitzen ari garenak inpaktu globala edukiko du, eta, beraz, baita gure ekonomian ere… baina oraindik goizegi da kaltearen maila zehatza ebaluatzeko. Egunetik egunera gero eta zailagoa da iragarpenak egitea –jarraitu du–. Eta, hala eta guztiz ere, oraindik nahiago dugu jardueraren dezelerazioa –ez atzeraldia– deskribatzen duen jokalekuan kokatu, batez ere lehen hiruhileko honetan kontzentratuta.

“Ikusiko dugu gauzak nola garatzen diren eta zein aldarterekin ekin nahi dion gobernu espainolak elkarrizketa sozialari”

28-02-2020
‘Euskal enpresarentzako funtsezko alderdiak 2020an” izenburupean APDk antolatutako jardunaldi batean, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, euskal enpresaren epe labur eta ertainerako kezken artean Pedro Sanchezen gobernuak lan erreforman sartu nahi dituen aldaketei lotutako hainbat gai daude. Prest gaude hobetzeko alderdi jakin batzuei buruz hitz egiteko, horien artean egonik kontratazio mugagabea nola bihurtu erakargarriago enpresentzat, horrela behin-behinekotasun tasa murrizteko… baina ez dugu uste positiboa denik osorik baliogabetzea, gure iritziz, lan erreformak onura gehiago ekarri dutelako oztopoak baino, eta euskal enpresak lehiakorragoak izatea ekarri duelako”, baieztatu du Eduardo Zubiaurrek.