Euskadiko enpresa kopuruak apirilean mailarik apalena markatu du 2001az geroztik
12-05-2020
Confebask Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean zehazten denez, apirilak espero zena erakutsi du, eta serie historiko osoko hilabete horretarako daturik makurrenak erregistratu ditu, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 2001eko antzeko zifretan utzita. Autonomoen jaitsiera ere oso handia izan da, martxokoa baino handiagoa, 2002tik egoen mailarik baxuenean kokatuta. Zifra zehatzei erreparatuta, apirilean orain dela urtebete baino 2.309 enpresa gutxiago erregistratu ziren Euskadin, hau da, urtearteko jaitsiera -%3,9koa izan da, serie osoko urtearteko jaitsiera erritmorik handiena. Gizarte Segurantzan guztira inskribatutako enpresen kopurua 58.786an geratu da, erregistrorik baxuena izanik 2001az geroztik.