“Euskadiko enpresak beren estrategiak eta 2030 Agendaren esparrua bateratzeko egiten ari diren ahalegina gehiago nabarmendu beharko lirateke”

06-02-2023
Confebaskeko 2030 Agendaren arduradun Amaia Lopez Iriondok Euskadi 2030 Agendaren Foroa delakoaren beste bilera batean parte hartu du gaur, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren babespean. Foro horretan, Amaia Lopez Iriondok “Euskadiko enpresak beren estrategiak eta 2030 Agendaren esparrua bateratzeko egiten ari diren ahalegina” nabarmendu nahi izan du. “Euskal enpresaren egiten jakite horren balioa nazioarteko eskualdeen eta erakundeen aurrean aitortu beharko litzateke”. Halaber, arloko Confebaskeko arduradunaren iritziz, beharrezkoa da “2030 Agenda bera euskal herritarren artean sozializatzea eta hedatzea”.

Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko 45 gazteren irteera

03-02-2023
Confebaskeko Prestakuntza Sailak 45 gazte elkartu ditu gaur goizean Bilbon, Euskadiko LHko 24 ikastetxe publiko zein itunpekoetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk, SEPIEren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Diputazioak finantzatzen dute, eta Confebaskek kudeatzen du orain dela 27 urtetik. Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlandan, Italian, Portugalen, Frantzian, eta Maltan daude, eta 13 asteko prestakuntza praktikoa egingo dute martxotik ekainera.

“Lan merkatuaren dezelerazio joera baieztatzen da Euskadin, ekonomiaren dinamismo txikiagoagatik”

02-02-2023
Euskadin, urtarrila amaitzean, 2.107 langabe gehiago zeuden aurreko hilabetean baino, %1,9 gehiago, eta, beraz, guztira 112.905 langabe daude. Aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta, berriz, 3.039 langabe gutxiago daude (-%2,62). Beste horrenbeste esan daiteke enplegua sortzeari buruz. 9.762 kotizatzaile galdu dira abenduarekin alderatuta (-%0,98), baina urte arteko konparazioan (2022ko urtarrila) saldoa positiboa da oraindik: 10.729 afiliatu gehiago (+%1,10). Confebaskeko Ekonomia arduradunarentzat, “egia da urtarrila iazkoa baino okerragoa izan dela, baina kontuan hartu behar da urtarrila tradizioz langabezia igo eta okupazioa jaisten den hilabetea dela, besteak beste, Gabonetako denboraldiaren amaieraren ondorioz.

Euskadik duela urtebete baino enpresa gutxiagorekin eta autonomo gutxiagorekin itxi du 2022a, eta pandemia aurreko kopurua oraindik berreskuratu gabe

16-01-2023
Gizarte Segurantzan izena emanda dauden euskal enpresak 57.820 ziren abenduan, hau da, azaroan baino 49 gehiago, baina duela urtebete baino 325 gutxiago (-%0,6). 2022ko itxierako datu hori ez doa 2021ean izan zen hazkundearen ildoan. Pandemia hasi aurreko zifrei dagokienez (2020ko otsaila), 1.073 enpresa gutxiago daude (-%1,8), eta gaixotasunaren okerrenean galdu zirenen erdia baino gutxiago berreskuratu dira (%49). Sektoreka, eraikuntzak jarraitzen du zifrarik onenak ematen. Izan ere, 2022an, gora egin zuen eraikuntzako enpresen kopuruak, eta behera, berriz, industriakoak eta zerbitzuetakoak.

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du

27-12-2022
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko batzorde exekutiboa hartu du gaur goizean, urtero Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak Euskadiko enpresa erakunde adierazgarrienarekin egiten dituen ohiko bilera instituzionalen barruan. Topaketan, euskal enpresaburuek datozen hilabeteetarako jarduera eta enplegu itxaropenak aurkeztu dizkiote lehendakariari, ziurgabetasun handiko testuinguru batean, non, kezka nagusien artean, inflazioa, jarduera kostuen igoera eta enpresa marjinen murrizketa erabatekoa dauden.