'Zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, euskal enpresek %30 ordaintzen dugu, Europako batez bestekoa %25 izanik'

Correok  antolatutako eztabaida mahaia, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin, besteak beste.

un momento de la mesa de debate

Roberto Larrañaga, eskuinetik bigarrena, Correoko zuzendari nagusi Iñigo Barrenechea, Sara de la Rica eta Pedro Azpiazuren ondoan

Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga izan zen gonbidatuetako bat Correo egunkariak antolatutako eztabaida mahaian parte hartzeko, 'euskal ekonomiaren une ona ' lemapean. Beste hiru gonbidatuak izan ziren Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazu, BBVA iparraldeko zuzendari Carlos Gorria eta EHU/UPVko katedradun Sara de la Rica.

Gaien artean egon ziren, euskal ekonomiaren perspektiba onaz gain, gazteen etorkizuna, Euskadiko soldatak eta enpresen fiskalitatea. Azken gai horri buruz, Roberto Larrañagak dioenez, ' fiskalitatea lehiakortasuna sustatzeko tresna izan behar da, eta ezin gaitu besteekiko desberdintasun egoeran utzi’. Gehitu zuenez, gaur egun, «zergak eta Gizarte Segurantza direla-eta, %30 ordaintzen dugu Europako batez bestekoa %25 izanik». «Horri gehitu behar zaio Sozietateen gaineko tasa bertan %28koa dela, estatuan %25ekoa, eta Europan batez beste %22koa».

Roberto Larrañagak gogoan du oraindik 2013an konpainien %55ek oinarri negatiboak zituztela krisiaren ondorioz. 2008 eta 2013 artean –gehitu du-, euskal enpresek ondasun likidagarri negatiboak aitortu zituzten, 37.343 milioi euroren zenbatekoak, hau da, Euskadiko BPGaren %52ren pareko zenbatekoa. Gaineratu duenez, horrez gain, 'krisiaren saldo garbiak 6.000 enpresa desagertu izana uzten du’.

IKUSI CORREOKO ERREPORTAJEA