“Langabe kopurua haztea inoiz ez bada ere ona, aurtengoa urtarrilik onena izan da 1992. urtetik”

Confebaskeko Pablo Martinen adierazpenak Europa Pressi

logo paro

Confebaskeko Departamentu Ekonomiko Fiskaleko Pablo Martinek Europa Pressi egindako adierazpenetan adierazi duenez, "Euskadin langabezia 779 pertsonarekin hazi bada ere, dirudienaren kontra, datuak ez dira txarrak". Eta, gaineratu duenez, “langabe kopurua haztea inoiz ez bada ere ona, aurten urtarrila nahiko ondo portatu da, hilabete horretan dezente datu negatiboak eman ohi baititu Gabonetako kanpainaren amaieraren ondorioz. Izan ere –jarraitu du–,urtarrilerako daturik onena da 1992. urtetik”. 

Pablo Martinek gehitu du langabe kopuruaren urtearteko jaitsieraren erritmoa “azeleratu” egin dela, ia 11.000 langabe gutxiago egoteraino, hau da, %7,7 gutxiago. Gainera, Confebaskeko arduradunak zera esan du: "oso ezaugarri bereziak dituen hilabete bat izanik, non datuak penalizatu egiten diren, 2007. urtetik hilabeterik onena izan dugu afiliazioari dagokionez. Zehazki, urtearteko perspektibari erreparatuta, ia 20.000 afiliatu gehiago kontabilizatu dira, hau da, enplegua %2,2 hazi da.

Beraz, Martinek nabarmendu du urtarrilak enplegua gehiagotzeko eta langabezia murrizteko orain dela hiru urtetik dagoen joera sendotu duela Euskadin.

Kontratazioari dagokionez, nabarmendu du kontratu guztien multzoa %8,4 hazi dela, eta bereziki azpimarratu du kontratazio mugagabearen igoera, %15,4 hazi baita, behin-behinekoa baino gehiago, hori %7,8 hazi baita. "Mugagabearen hazkundearen erritmoa behin-behinekoarena halako bi da", amaitu du.