Confebaskek prestakuntza ikastaroak abiarazi ditu Euskadiko LH dualeko enpresako trebatzaileentzat

  • SEAk Araban abiarazi ditu ikastaroak, gainerako lurraldeetara zabaltzeko bokazioarekin
curso formación instructores SEA

Ramón Mtnez. de Murgia eta Confebaskeko Carlos Pereda - zutunik- ikastaroko une baten 

Duela 5  urte martxan jarri zenetik, Lanbide Heziketa dualeko euskal ereduak hamar bider handitu du Euskadin parte hartzen duten enpresen kopurua, baita ikasleena ere; horrenbestez, 2017-2018 ikasturte honetan 1.000 euskal enpresak baino gehiagok LHko formatu dualeko 2.000 ikasle hartuko dituzte, hau da, Euskadin urtero graduatzen diren ikasle guztien %20 inguru.  

                Eredu duala gurean hartzen ari den garrantzi gero eta handiagoaz ohartuta, Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEAk enpresako trebatzailearen prestakuntza bereziari heldu diote, LHko ikastetxeko tutorearekin batera, funtsezkoa delako Euskadiko lanbide heziketaren arrakastarako, zehazki eredu dualari dagokionez.

Enpresako Trebatzailea edo Tutorea ikaslea enpresan dagoen bitartean lagundu eta toturizatuko duen pertsona da, aurrez lanbide heziketako zentroko tutorearekin planifikatu denaren arabera.

Confebaskek ematen duen ikastaroa Enpresako Trebatzaileei zuzenduta dago, gaur inauguratu du SEA-Arabako Enpresarien elkarteak, eta bere helburua da haien lana errazagoa izan dadin laguntzea, informazioa eskainiz, Euskadiko LH Dualaren oinarrizko alderdiak ezagutzeko, eta tresnak emanez, prestakuntza planifikatzeko eta jarraipena egiteko, gazteak enpresan diharduen bitartean.

Gaurko jardunaldian parte hartu dute Confebaskeko Carlos Peredak , SEA Arabako Enpresarien Yoana Arambalzak, Eusko Jaurlaritzako LH Sailburuordetzako Ramon Martinez de Murgiak, Eduardo madariagak Michelin España Portugal SAko trebatzailea– eta Egibide LH ikastetxeko Jon Fernandez Aldayk.

Trebatzaileen prestakuntza ez da gauza berria Confebaskentzat, 20 urte baino gehiago baitarama Euskadiko lantokietako prestatzaileak prestatzen eta informatzen, ADEGI, CEBEK eta SEAren bitartez; eta, jakina, beti Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen eskutik lan egiten.