“Tratu hurbil eta gertukoa funtsezkoa da prebenitzea inbertitzea dela konbentzitzeko”

segurmania

2019-06-03

Argitaratu berri den azken Segurmania buletinean , Uvesco Taldeko Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzaile Amaia Larreak Uvesco Taldeak dituen ekintzak eta konpromisoak azaltzen dizkigu, laneko prebentzioari eta segurtasunari dagokionez. Ildo horretan, nabarmendu duenez, “gure enpresan estrategiak eta programak garatzen ari gara prebentzioaren kultura sustatzeko, bikaintasunaren bila, enpresa gero eta osasungarriago bihurtzeko, non segurtasuna eta osasuna gure negozioaren balio nagusia  izango baita”.

Amaia Larreak aitortzen duenez, “sakabanaketa geografikoaren eta lantoki kopuru handiaren ondorioz, erronka konplexuagoa da, baina ez horregatik ezinezkoa: komunikazioa, bitarteko arduradunen, ordezkarien eta, oiro har, zuzendaritzaren parte hartzea eta etsenplua, eta hurbileko tratua arrakastarako osagaiak dira, prebentzioaren kudeaketari dagokionez”.

Segurmaniaren azken zenbaki honetan beste elkarrizketa bat ere irakur daiteke, oraingoan Dinof enpresako arduradunekin, eta, kontatu digutenez, “erakundearen parte diren pertsona guztiak kontzientziatuta daude prebentzioaren kudeaketaren ardura enpresa guztiari dagokiola... Hori lortzeko ezinbestekoa da langile guztien informazioa, kontsulta eta parte hartzea… laneko segurtasuna eta osasuna oso gai garrantzitsua da”.

Elkarrizketez gain, azken buletinean jarraibideak jasotzen ditu laneko arriskuen prebentzio kasu  jakin batzuei buruz, baita ere infografiak ea aholkuak istripuak gertatzeko aukerak ahalik eta gehien minimizatzeko. Newsletter osoa  hemen kontsulta dezakezu.

                                                                                                                              NEWSLETTER SEGURMANIA