Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk lanean Segurtasuna eta Osasuna optimizatzeko egitasmoak bultzatzen dituzte, Osalanen laguntzarekin

 

  • Beste egitasmo batzuen artean, martxan jarri dute SEGURMANIA, webgune moderno, erraz eta adeitsua, Euskadiko prebentzioaren kulturi buruz
 
 
segurmania kartela

Confebaskek, ADEGI, CEBEK eta SEA bere hiru erakunde fundatzaileekin batera, eta Osalanen babesarekin, hainbat egitasmo abiarazi ditu lanpostuetan laneko arriskuen eta osasunaren prebentzio politika indartzeko asmoarekin. Helburua da laneko arriskuen prebentzioa ez dadila ikusi derrigor bete beharreko arau eta baldintzen bilduma huts moduan. Asmoa da, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoren hitzetan, laneko arriskuen prebentzioa kontzeptu samur moduan ikustea, enpresan erraz aplikatzekoa, eta pertsonengana zuzenduta”.

Aurreikusitako egitasmoen artean, gaiari buruzko webgune berezi baten sorrera dago: SEGURMANIA - http://www.segurmaniazurekin.eus -

 Gune berri bat –Amaia Lopez Iriondoren hitzetan, “informazio labur, eguneratu, erraz eta interesgarrien bitartez, Euskadiko pertsonei eta enpresei laneko arriskuen prebentzioa ZERGATIK den garrantzitsua erakusteko.  Gauzak kontatzeko moduari esker, langile, espezialista eta enpresariengana iritsi ahal izango gara. Hori guztia tonu adeitsu eta positiboan, aurretiazko balio judiziorik gabe”.

Segurmanian  –jarraitu du Confebaskeko teknikariak– arrisku zehatzez hitz egingo dugu, kasu arrakastatsuez, enpresan eta eguneroko bizitzan gure segurtasunari eragiten dioten portaerak eta ohiturak pixkanaka aldatzeko aholkuez.  Portaera indibidualen zein kolektiboen aldaketa txikiek aldaketa sakonagoak eragiten dituzte gure prebentzio kulturan”. Espazio berriak pertsonen korronte konprometitua eta suharra sortu nahi du, laneko segurtasuna eta osasuna zaintzearen eta babestearen alde.

SEGURMANIA webguneak euskarazko zein gaztelaniazko sarbidea izango du, www.segurmaniazurekin.eus helbidean, baita Confebasken webgunearen bitartez ere.  Eta, gainera, sare sozial hauetan ere egongo da:

https://www.facebook.com/Segurmania-1886103938085842/

https://twitter.com/segurmania_

https://www.youtube.com/channel/UCAZbgfbGzem50UnsRuRI3gQ

https://www.linkedin.com/company/segurmania/