“Gaur Korta sariekin errekonozitzen ditugun emakume bat eta hiru gizon enpresariren etsenpluak hobetzeko balio digu”

  • Confebaskeko lehendakariaren hitzaldia Javier M. Onaindia, Alicia Garmendia, Miguel Angel Montes eta  Luis Cañada Vicinayri emandako Korta Sarien banaketan.
korta sariak

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria, Adegi, Cebek eta Seako presidenteekin, Iñigo Urkullu, Arantxa Tapia, eta sarituekin

2018-11-13

Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak nabarmendu duenez, sari hauek “gure iritziz, balio dute Joxe Mari Kortak hain ondo gauzatu zituen eta guk hainbeste defenditzen ditugun balioen sinbolo diren enpresariak aitortzeko: zintzotasuna, lana, lankidetza, konpromisoa eta herrialdearen ongizatean laguntzea. Ez terrorismoak ez azken 40 urteetan izan ditugun krisiek ez dute lortu balio horiek hondoratzea”.

Halaber, Larrañagak enpresariek euskal gizartearen ongizateari egiten dioten ekarpenaren balio azpimarratu du, eta, gogoratu duenez, “batzuek deskalifikazioan diharduten bitartean, euskal enpresa gogotik ari da lanean lehiakorragoa izateko eta, horrela, euskal gizarteari egiten dion ekarpena mantentzeko eta hobetzeko: enpresarik gabe ez dago enplegurik, ez zergarik, ez kotizaziorik, ez ongizatearen gizarterik”. 

Ildo horretan, Confebaskek lehendakariak zer azpimarratu du: gure gaur egungo ongizatea euskal gizartearen meritu kolektiboa da, zeina bere instituzioetan islatzen diren balio batzuekin zipriztinduta dagoen. Baina baita ere, jakina, eta oso modu esanguratsuan, bere enpresen meritua da…. nahiz eta batzuetan ez duten jasotzen merezi duten aitortza. Izan ere –jarraitu du–, batzuk behin eta berriz tematzen dira Euskadiko enpresa errealitatea euskal gizartetik at dagoen zerbait balitz bezala tratatzen. Are gehiago, bere interesen aurkakoa balitz bezala, eta hori erabat faltsua da. Eta egun, gaur gauean saritutakoekin, beste adibide bat ikusten dugu, zalantzarik gabe, emakume eta gizon ekintzaileek gure gizarteari egiten dioten ekarpen baliotsua berresteko… Horiei esker, gaur egun gizarte hobe bat daukagu”.

 

Egoera ekonomikoa

 

Perspektiba  ekonomikoei dagokienez, Confebaskeko lehendakariak berriro adierazi du Euskadiko susperraldia finkatu egin dela eta orokorra dela: “Euskadin langabezia dagoeneko %10etik behera dago, kontratazio mugagabearen maila errekorrera iristen ari da, okupazioa maximoetatik hurbil dago eta negoziatutako soldatak %2,3 inguru hazten ari dira. Hori da tonika nagusia, egia bada ere sektore eta enpresa batzuk sufritzen ari direla”.

Ildo horretan, Roberto Larrañagak gehitu duenez, “daitekeena da datorren urtean nolabaiteko desazelerazio bati aurre egin behar izatea. Ziurgabetasun global batzuk daude, eta eragiten digute. Baina gauza bat da ‘pixka bat gutxiago’ haztea eta beste bat, oso desberdina, ‘ez haztea’. Eta datorren urterako aurreikuspena da gure inguruko herrialdeak baino gehiago haziko garela, eta enplegu gehiago sortuko dugula, eta horretan laguntzen du, zalantzarik gabe, Euskadiren egonkortasun instituzionalak”.

Amaitzeko, Confebaskeko lehendakariak ziurtatu du “oraindik kasu askotan hobetu egin behar dela, dudarik gabe. Baina, hori bai, gaur Korta sariekin ezagutzen ditugun lau enpresarien etsenplua hori egiteko eredua da guretzat, beste gauza askoren artean, esperientzia, lan ona, sustraiak eta erantzukizun soziala frogatzen baitute.

 

Korta Sariak

 

Sari banaketaren aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak topaketa pribatua izan dute ETAk hildako enpresariaren senideekin, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko kideekin, Confebaskeko eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideetako lehendakariekin eta edizio honetako saridunekin:  Javier M. Onaindia,  Alicia Garmendia, Miguel Angel Montes eta Luis Cañada Vicinay.

Korta Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoko eraikin nagusian, Miramonen, eta, beste urte batez, Euskadiko esparru politiko, ekonomiko eta enpresarialaren ordezkaritza zabala elkartu da.