Confebasken adierazpena EAJk,PSEk eta PPk lortutako itun fiskalari buruz

Confebasken eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAren komunikatu bateratua

logo confebask

EAJ, PSE eta PP alderdi politikoek lortutako itun fiskalari dagokionez, Confebaskek eta bere elkarte kideek (ADEGI, CEBEK eta SEA), positibo baloratzen dugu Sozietateen gaineko Zergaren tasa %24ra jaisteko borondatea, eurogunean dagoen batez bestekoarekin berdinduta.

Halaber, hainbat egoeratan kenkariak gogortzea gehiegizkoa izan daitekeen arren, uste dugu itun horrek, datozen urteetan, onura ekonomiko eta sozial argiak ekarriko dizkiola Euskadiri, arrazoi hauek tarteko:  

 

  • Lehenik, euskal enpresen lehiakortasuna indartzea ahalbidetuko duelako, eta, gainera, Euskadiren erakarmena handituko duelako aberastasuna eta enplegua sortuko duten inbertsio berrietarako.
  • Bigarrenik, konbentziturik gaudelako irmo bultzatuko duela egungo susperraldi ekonomikoa eta, ondorioz, aberastasun eta enplegu gehiagoren sorrera. Horrek guztiak, halaber, modu erabakigarrian lagunduko du diru bilketan eta, ondorioz, gure gizarte ongizatearen eredua sendotzen.
  • Eta, hirugarrenik, akordio batera iristeko inplikaturiko hiru euskal alderdi politikoek negoziazioan erakutsitako borondate eta inplikazioak indartu egiten duelako Euskadin politika egiteko modua, eta negoziazioan, elkarrizketan eta akordioan oinarritutako eredu propio baten balioa agerian jartzen duelako, Euskadiren egonkortasun instituzionalaren, aurrerabide ekonomikoaren eta gizarte ongizatearen mesedetan.