Enpresa txiki eta ertainei emandako kreditua hazi eta enpresa handiei emandakoa murriztu egin da, bankutik kanpoko finantzaketa gehiago dutelako

Confebasken Newsletterra Enpresen Finantzaketari buruz

logo newsletter

Enpresen Finantzaketari buruzko azken buletinean jasotzen denez, enpresa handiek gero eta gehiago jotzen dute bankutik kanpoko finantzaketara: 2016an, finantzaketa mota hori %17,7 hazi zen.

Gero eta ohikoa den praktika horren ondorioetako bat da enpresa handiei emandako kredituak %4,4 jaitsi direla urtearen lehen hiruhilekoan. Aitzitik, Enpresa Txiki eta Ertainei emandako maileguak nabarmen igo dira, %10 inguru, zehazki, %9,6.

Enpresen kredituen prezioei dagokienez, Newsletter honetan minimo berri bat agertzen da ETE-entzako prezioetan, eta enpresa handiei kobratzen zaien batez besteko interesa, berriz, pixka bat igo da, nahiz eta, halere, ETE-ek baino puntu erdi bat gutxiago ordaintzen jarraitzen duten.

Europan enpresen kredituak kostatzen direnarekin alderatuta, enpresa handien finantzaketa zertxobait garestiagoa da, eta ETE-ena , berriz, antzekoa.

Datu horiek guztiak eguneratuta eta enpresen finantzaketari lotutako beste batzuk, hala nola sektore pribatuari emandako kredituaren stocka, edo enpresentzako zalantzazko kredituaren bilakaera, Confebasken Enpresa Finantzaketari buruzko Newsletterraren azken zenbakian kontsulta daitezke.

Ver newsletter