Luxenburgoko enpresa elkarteak Euskadi bisitatu du Confebasken eskutik

  • Luxenburgoko Federation des Artisans-ek interesa erakutsi du euskal produkzio ereduari buruz eta bisita gidatu bat egin du Ibarmiara
Ibarmia

Luxemburgoko ordezkaritza, Koldo Arandia Ibarmiako lehendakariarekin, erdian, eta Amaia López Iriondo de Confebaskekoarekin, ezkerretik lehena

2019-05-03

Luxenburgoko enpresa erakunde nagusia, Federation des Artisans, bisitan izan da Euskadin, EAEko enpresen eta ekoizpenaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko, bereziki euskal industriaren tradizioari dagokionez. Bisita Europako Lan Osasun eta Segurtasuneko Agentziaren bidez kudeatu zen, zeinak Bilbon baitu egoitza, bere batzorde exekutiboan Luxenburgoko patronalaren kideetako bat dagoelarik, François Engels, Business Europe europar patronala ordezkatuz.

Euskadira egindako bisita enpresarialean, luxenburgotar ordezkaritzak Confebask izan du lagun, zehazki, Amaia Lopez Iriondo, bera baita euskal enpresa elkarteko Lan Osasun eta Segurtasun departamentuko arduradunetako bat. Elkarrekin Euskadiko enpresa enblematikoetako baten instalazioak  bisitatu zituzten, Gipuzkoako Ibarmia, eta horrek, bi orduz baino gehiagoz, arreta eta azalpenak eman zizkion luxenburgotar ordezkaritzari bere produkzio ereduaren gakoei buruz, eta euskal eta gipuzkoar  ekonomiaren gakoei buruz oro har.

Luxenburgoko patronalaren ordezkaritzaren buru, zuzendari nagusiaz gain, bere lehendakari  Norbert Geisen izan zen, eta Europako herrialde horretako enpresen ordezkari talde handi izan zuen lagun. Geisen, Luxenburgoko enpresa elkartea presiditzeaz gain, Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialeko kidea da 2015az geroztik, eta oso harreman sendoa dauka Europar Batzordearekin berarekin. Berak zein Ibarmiako lehendakari eta zuzendari nagusi Koldo Arandiak interesa erakutsi zuten elkarrekin topaketa gehiago egiteko.

Euskadiko egonaldia amaitu eta gero, Federation des Artisansek eskerrak eman dizkio Ibarmiari zein Confebaski berari, euskal industriak Euskadiren garapen sozial eta ekonomikoan izan duten garrantziaren adibideak berarekin partekatzeko erakutsitako prestasunagatik.