Confebaskek kudeatutako Erasmus+ bekak dituzten LHko ikasleen lehen taldea irten da Erresuma Baturantz

  • Aurten Euskadiko LHko 70 ikaslek egin ahal izango dituzten praktikak Europako hainbat herrialdetan
Erasmus+

Confebaskeko Arantza Vigiola, hurrengo egunetan irtengo diren ikasleekin (Argazkia, Confebask)

2019-02-13

Beste urte batez, Euskadiko LHko hainbat ikasle Europako Erasmus + programaz baliatuko dira, Confebaskek kudeatuta, eta Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatuta. Zehazki, programa horri esker, EAEko Lanbide Heziketako 26 ikastetxetako 70 ikaslek egingo dituzte praktikak atzerrian.

Confebask da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, aukeratutako konpainiak Erresuma Batuan, Italian eta Portugalen daude, eta aurki irtengo da lehen ikasle taldea Britainia Handirantz. Gaur goizean, Confebaskeko beken arduradun Arantza Vigiolak bidaia prestatzeko azken bilera egin du eurekin, eta egun gutxi barru hasiko dira ikasleak irteten beren helmugarantz.

 

2.150 gazte nazioarteko enpresetan

 

Azken 20 urteetan, Confebaskek kudeatzen dituen Erasmus + bekei esker, Maila Ertaineko zein Goi Mailako Lanbide Heziketako 2.150 ikasle baino gehiagok egin ahal izan dituzte praktikak atzerriko enpresetan, 3-6 hilabeteko iraupenarekin.

Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus + nazioarteko beken programak euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak betetzen ditu: jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

Horrenbestez, Confebaskek nazioartekotzeko estrategiarekin duen konpromisoa indartzen du, guztiz  beharrezkoa delako gure enpresen lehiakortasunerako zein gazteen enplegagarritasunerako.

Izan ere, Confebaskek, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastetxeen arteko 30 urteko lankidetzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoa  erkidego autonomoen rankingaren buruan kokatzen da nazioarteko mugikortasunari dagokionez, ikasle kopuruagatik eta proiektu kopuruagatik, eta, are gehiago, Europar Batzordeak berak ezarritako ikasleen mugikortasunaren %10eko helburua gainditzen du.

                INFORMAZIO GEHIAGO CONFEBASK EUROPAKO BEKEI BURUZ