“Lanbide Heziketa apustu estrategikoa da euskal enpresentzat"

  • Eduardo Zubiaurreren adierazpenak Euskal Enpresa eta LH Ekitaldian, Confebaskek antolatuta, zeinean 600 diploma inguru banatu zaizkien Euskadiko LHko gazte graduatuei.
confebask

Argazkia, Manu de Alba

ARGAZKI DANAK IKUSI

2019-12-04

Beste urte batez, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Enpresa&LH urteko galaren agertokia, 26. urtez jarraian Confebaskek antolatuta, bere elkarte kideekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan; aurten, 600 lagun baino gehiago elkartu dira, gazteen eta Euskadiko LH ikastetxeen ordezkarien artean. Estatu osoan egiten den horrelako ekitaldi bakarra da.

Bere mintzaldian, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek Lanbide Heziketaren euskal ereduaren balioa nabarmendu du, “herrialdeko apustu moduan, izan ere, Europar Batzordea bera aitortzen ari da hainbat urtez, berariaz, Europa osoko erreferente moduan, eta Confebaskek oso modu aktiboan parte hartzen du”.

 

Enpresen konpromisoa gazteekin eta LHrekin

Halaber, Eduardo Zubiaurrek nabarmendu nahi izan duenez, “lankidetza, adostasuna eta konpromisoa, horiek dira hiru hitz gakoak orain dela 30 urte baino gehiagotik egiten ari garen lana deskribatzeko, Eusko Jaurlaritza, enpresak eta trebatzaileak, LHko ikastetxeak eta tutoreak… eta zuek… Euskadin ematen den bezalako kalitatezko lanbide heziketa aukeratu duzuen gazteak. Horrenbestez, Confebaskeko lehendakariak eskertu nahi izan du elkarlan hori,besteak beste –adierazi du – “lanbide heziketa apustu estrategikoa delako euskal enpresentzat, horri esker, azken hiru hamarkadetan, urtean batez beste 8.000 enpresatan praktikak eskaintzea lortu baitugu ia 250.000 euskal gazteri”. 

 

LH Duala: %100 laneratzea

LHko euskal sistemaren barruan, Confebaskeko lehendakariak berariaz aipatu du ‘eredu duala’ esaten zaionaren goraldia, enpresen lehiakortasunari, gazteen enplegagarritasunari eta, ondorioz, euskal gizarte osoari egiten dion ekarpenagatik.

Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, “2012az geroztik – urte hartan jarri zen martxan egungo eredu duala –9.500 gazte baino gehiago prestatu dira horretan, 5.800 enpresatan. Zifra horiek argi eta garbi azaltzen dute enpresek lanbide heziketarekin eta gure gazteekin duten konpromisoa, bereziki kontuan hartuta, datu ofizialen arabera, prestakuntza dualean graduatzen direnen ia-ia %100 laneratzen direla, batez ere industrian”.

 

Praktikak atzerrian

Horrez gain, ikasleen mugikortasunari dagokionez, aurten, LHko 70 ikasle beste hainbeste Erasmus+ bekaz baliatu ahal izan dira, atzerrian praktikak egiteko; ondorioz, azken 20 urteetan, dagoeneko 2.200 baino gehiago dira euren ikasketak gure mugetatik haratago hobetu ahal izan dituzten ikasleak, Europako programa horren bekei esker, zeinak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru  Aldundiaren laguntza baitu, Confebaskek kudeatuta.

 

2019ko Enpresa&LH sariak eta diplomak

Halaber, galan zehar, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak euskal Enpresa Konfederazioak banatzen dituen sarien banaketa ere iragarri du, adierazi duenez: “prestakuntzaren ahaleginean gehien nabarmendu diren enpresen eta trebatzaileen lana aitortzeko, horiek aukeratzeko Lanbide Heziketako ikastetxeen beraien balorazioak hartu direlarik kontuan”.

Aurten, errekonozimendua Arabako ALSATEC, Bizkaiko CMZ eta Gipuzkoako TALLERES BIDEGAIN enpresentzat izan da. Trebatzaileei dagokienez, Confebaskek IPM RUBI enpresako LEOPOLDO MARTINEZ (Araba), Laceras Egoitzako MIRIAM DE LA TORRE (Bizkaia), eta LAZPIUR enpresako YOSEBA MITXELENA (Gipuzkoa) errekonozitu ditu.

Azkenik, bertaratutakoek EAEko Lanbide Heziketako lehenagoko graduatuen bi kasuren testigantza entzun ahal izan dute, gaur egun hainbat enpresatan garatzen ari direlarik euren ibilbide profesionala. Horiek dira Roberto Garcia, gaur egun Electro Alavesako zuzendari nagusia, eta Mikele Uranga, oraindik ere LH duala ikasten ari dena, espezializazioarekin, Egile Korporazioan.

Ondoren, Confebaskek diplomak banatu dizkie urtero Euskadin lanbide heziketako titulu batekin ateratzen diren 11.000 graduatu ingururen ordezkaritza bati.

Enpresa eta LH ekitaldiaren edizio berri honetan, ohikoa denez, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ere parte hartu du, eta eskerrak eman dizkio Confebaski, Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenean jokatzen duen rol aktiboagatik.