“Hamar urte Lehman Brothersek kiebra jo zuenetik: mundu krisiaren zero gunea”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi  Eduardo Aretxagaren artikulua Correo eta Diario Vascon
Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

Vocento Taldeko egunkarietan – Correo eta Diario Vasco – gaur argitaratu den artikulu batean, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak gogoratu du nola bizi izan zituen azken 80 urteetan munduan gertatu den krisi ekonomiko eta finantzariorik makurrenaren lehen erasoak, hain zuzen ere, orain dela hamar urteko irailaren 15 batean lehertu zen, Lehman Brothersek, planetako inbertsio bankurik handienetako batek kiebra jo zuela iragarri ondoren.

Artikuluan, Aretxagak gogoan du iparramerikar agintariek zein euskal administrazioak emandako erantzun azkarra, enpresen kolapso finantzarioa ekiditeko. Confebaskeko zuzendari nagusiak gogoratu duenez, milaka euskal enpresa funtzionatzen jarraitzeko beharrezko finantzaketarik gabe geratu ziren egun batetik besterik, eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten ‘diru freskoko500 milioi euro zirkulazioan jartzeko.

Zorionez – nabarmendu du Eduardo Aretxagak – Eusko Jaurlaritzak gure proposamenari erantzun zion.  Milaka euskal enpresek ekidin zuten aurreikusi zitekeen ordainketa etendura, baita milaka lanpostu galtzea ere. Gaur egun, perspektiba historiko horrekin, bidezkoa iruditzen zait aitortzea Euskal Administrazioak, iparramerikarrak bezala, jakin izan zuela krisiaren leherketari azkar, zuzen eta erantzukizunez erantzuten”.

Hortik aurrera, Confebaskeko zuzendari nagusiak krisiaren ondoren azaleratu den errealitate berriaz hitz egiten du, baita ere gure ekonomia eta enpresetara geratzera etorri diren hiru ezaugarri zaintzeko beharraz.