Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du

  • Bilera Lehendakaritzan egin da gaur goizean
Lehendakari

Argazkia Irekia

2020-11-04

Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboaren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Lehendakaritzan, kideak izanik Eduardo Zubiaurre presidentea, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia eta erakunde kideetako  presidenteak, Adegi - Eduardo Junkera -, Cebek - Iñaki Garcinuño - eta Sea Empresas Alavesas  - Pascal Gomez -.

Topaketan, Confebaskeko ordezkaritzak Euskadiren gaur egungo koiuntura ekonomikoa eta enpresariala laburtu dio lehendakariari, oso baldintzatua Covid-19aren krisiagatik, eta epe labur eta ertainerako jokalekuak iragartzeko dauden zailtasun handiak ere helarazi dizkio, kontuan hartuta etengabe gertatzen direla agerraldiak, lehen egindako aurreikuspenei eragin diezaieketenak.  

Edonola ere, gaur egungo egoera gorabehera, Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek beste mezu bat ere helarazi nahi izan dio lehendakariari, hau da, “itxaropen mezua, euskal enpresarien artean konbentzituta gaudelako egoera hau ere gaindituko dugula: behar den gaitasuna, esperientzia, konpromisoa eta adorea dugu krisi honetatik ateratzeko, are indartuta ateratzeko. Ez da egoera benetan gogorrei aurre egin behar diegun lehen aldia. Confebaskek eta euskal enpresek aurrera egiteko duten konpromisoa beti bezain argi eta garbi dago”.