“Portaera indibidualetan egiten diren aldaketa txikiek emaitza handiak ekartzen dituzte laneko arriskuen prebentzioari dagokionez"

  • Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoren hitzaldia Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Erakundeak eta Europako Agentziak antolatutako jardunaldi batean
Amaia López Iriondo

Amaia Lopez Iriondo, Confebask,  hitzaldiaren une baten

Confebask jardunaldi batean parte hartzera gonbidatu dute - baita CEOEren izenean ere -, Bilbon, “Lan osasungarriei” buruzko Europako kanpaina berria aurkezteko antolatu den jardunaldi batean, INSSBTk eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako  Agentziak antolatuta. Testuinguru horretan, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok gogorarazi duenez, lantokian lan arriskuak eta gaixotasun profesionalak prebenitzeko giltzarriak zerikusi handia dauka “enpresako pertsonen konbentzimenduarekin - bai gidarien aldetik bai gainerakoen aldetik -, gai horretan egiten den inbertsioa ez delako aukera bat, baizik eta betebehar legal eta etikoa, eta, are gehiago,  enpresaren lehiakortasunerako betebeharra“.

Bere mintzaldian Lopez Iriondo adierazi duenez, “gaur-gaurkoz, espezialistek dagoeneko ez dute eztabaidatzen prebentzioa  baliagarria den ala ez. Zientziak dagoeneko egiaztatu eta frogatu duen errealitate bat da. Enpresek oso ondo dakite politik argia eta irmoa gauzatu behar dutela laneko arriskuen kudeaketari dagokionez. Eta, berez, enpresa seguru eta osasungarriago bat eraikitzea enpresa hobea, lehiakorragoa  eta iraunkorragoa eraikitzea da, enpresarentzat berarentzat errentagarritasun ekonomikoa sortzeko eta herrialde osoarentzat aberastasuna ekartzeko”.

Ildo horretan, Osalanen eta INSSBTren laguntasunaren balioa azpimarratu du, “funtsezkoak direlako Euskadiko zein Espainiako gizarteak ezagutza prebentiboaren inguruan hezteko. Nahi dugu aholkularitza hori euskal konpainien eguneroko arazoetatik ahalik eta gertuen egotea".

Azkenik, “Lan osasungarriei” buruzko Europako jardunaldian, Amaia Lopez Iriondok gogorarazi duenez, “portaera indibidualetan zein kolektiboetan egiten diren aldaketa txikiek oro har, oso aldaketa sakonak eragiten dituzte gure kultura prebentiboan”,  eta gizarte osoa animatzen du ildo horretan lan egitera.

Confebaskek egitasmo bat abiarazi du orain dela gutxi, Segurmania Zurekin izenaren bataiatuta, laneko kultura prebentiboaren zabalkundeari begira, batez ere sare sozialen bitartez bideratuta, estilo atsegin eta errazean. Segurmania bere webgunean bertan kontsulta daiteke, http://www.segurmaniazurekin.eus/, edo  Confebask  eta Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideen webgunean.