“Laneko jazarpena desagerraraztea helburu partekatu bat da, pertsonen osasunari eta enpresen lehiakortasunari eragiten dielako”

  • Confebaskeko Virginia Mugicaren adierazpenak EHU/UPVk Donostian egindako udako ikastaro batean
Virginia Múgica Confebask

Virginia Múgica, Confebask 

2019-09-05

Confebaskeko Arlo Juridiko Laboraleko zuzendari Virginia Mugicak EHU/UPVren udako ikastaro batean parte hartu du, “Laneko indarkeria eta jazarpena OITren mendeurrenean”, eta, azpimarratu duenez, “laneko jazarpena desagerraraztea denok inplikatzen gaituen zerbait da. “Helburu partekatu bat da, pertsonen osasunari eta enpresen lehiakortasunari eragiten dielako”.

Laneko jazarpena desagerrarazteko moduari buruz, Virginia Mugicak hainbat ideia azaldu ditu: “ez legeak ez auzitegiek ez dute konponduko, berandu iristen direlako, kaltea gertatu eta gero. Beraz, egoera prebenitzeko lehenengo ekintzetako bat da jazarpena sortzeko giroa ekidingo duen lan ingurune bat sustatzea”.

Ildo horretan, Confebaskeko arlo juridiko laboraleko gogorarazi duenez, “frogatuta dago laneko jazarpena enpresan konpondu gabeko gatazketatik sortzen dela, horiek enkistatu egiten direlako, eta zerikusia izan ohi dute lanaren eta familiaren kontziliazioarekin, lanerako konexio telefoniko etengabearekin, etab. Horregatik – gaineratu du – Confebaskek lan harremanetarako proposatzen duen eredua bezalako ereduak garatzea arazoari aurre egiteko modu ona da”.

Virginia Mugicak gogorarazi du eredu horrek hainbat alderdi nabarmentzen dituela, hala nola “plantillarekin komunikatzeko barne kanal bat ezartzeko beharra, ekimen pertsonala eta enpresan parte hartzea sustatzea, gardentasun neurriak, elkarrenganako konfiantza, lankidetza, lansarien berdintasuna, etab… eta horrelako jokabideekiko ‘zero’ tolerantziako kultura enpresarialaren inguruko balio batzuen garapena”.

Amaitzeko, Mugicak ohartarazi duenez, “laneko jazarpena desagerraraztea betebehar etiko bat da – pertsonen osasuna jokoan dagoelako –, baina baita ere enpresentzako betekizun bat, milioiak kostatzen dituelako absentismo, produktibitate eta fidelizazioari dagokienez. Eta oraingoa bezalako uneetan – gure enpresen lehentasuna talentua erakartzea izanik –, talentua duen inor ez da geratzen lan giro txarra dagoen enpresa batean”.