“Beraiek bezalako ekintzaileen lanari esker, gaur gizarte hobe baten parte gara”

  • Confebaskeko lehendakariaren hitzaldia Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta Maria Angeles Amenabarri Korta Sariak banatzeko ekitaldian
Korta sariak

Argazkia, Irekia - Eusko Jaurlaritza - 

2019-11-19

 

Bere hitzaldian Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, “gaur errekonozitzen ditugun bi emakume enpresarien eta bi gizon enpresarien etsenplua eredua da guretzat,  beste gauza askoren artean, esperientzia, lan ona, sustraiak eta erantzukizun soziala erakusten dutelako”.

Hain zuzen ere, ildo horretan Zubiaurrek gogorarazi nahi izan ditu “Joxe Mari Kortak hain ondo gauzatu zituen eta guk hainbeste defendatzen ditugun balioak: zintzotasuna, lana, lankidetza, konpromisoa eta ekarpena herrialdearen ongizateari buruzHoriei esker, inguratzen gaituzten ziurgabetasun guztiak gorabehera, konfiantza izaten jarraitzen dugulako egiten dugun horretan eta zertarako egiten dugun: modu erabakigarrian laguntzeko enpresa lehiakorrak sortzen, etorkizunarekin… badakigulako hori dela gurea bezalako ongizate eredu moderno eta jasangarriaren oinarria”.

Ildo horretan, Confebaskeko lehendakariak honela amaitu du: “ez gara behin eta berriz esaten nekatuko. Euskal enpresa euskal gizartearen berezko zati bat da: bata ez da bestea gabe ulertzen… Eta, batzuek ‘etengabeko gatazkan’ diharduten bitartean, euskal enpresak biziago lan egiten du lehiakorragoa izateko eta, horrela, bere jatorriko gizarteari egiten dion ekarpena mantentzeko eta hobetzeko Beraien lanari esker, beraiek bezalako ekintzaileei esker, gaur gizarte hobeago batez disfrutatzen dugu”.

 

Korta Sariak

Korta Sarien banaketaren aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak topaketa pribatua izan dute ETAk hildako enpresariaren senideekin, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko kideekin, Confebaskeko eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideetako lehendakariekin eta edizio honetako saridunekin:  Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte, Javier Roquero eta Maria Angeles Amenabar.

Korta Sariak banatzeko zeremonia gaur arratsaldean egin da Lehendakaritzaren egoitzan, Vitoria-Gasteizen, eta ordezkari instituzional zein enpresarial ugariren presentzia erakarri du.