Confebaskek Kontzertu Ekonomikoaren 140. urteurrenean parte hartu du eta haren defentsarekin erabateko konpromisoa berretsi du

  • Ekitaldia Bilboko Arriaga Antzokian izan da, eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko ordezkaritza zabal batek parte hartu du.
confebask

Ezkerretik eskumera, Pello Guibelalde, Iñaki Garcinuño, Pascal Gómez eta Roberto Larrañaga

Confebaskeko Batzorde Exekutiboko ordezkaritza zabal bat elkartu da gaur arratsaldean, Bilboko Arriaga Antzokian, Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldian parte hartzeko, Kontzertu Ekonomikoa ezarri zeneko 140. urteurrena ospatzeko. Euskal enpresa konfederazioaren delegazioak bere lehendakaria izan du buru, Roberto Larrañaga, Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideetako lehendakariekin batera -Pello Guibelalde, Iñaki Garcinuño eta Pascal Gomez hurrenez hurren-, baita horien zuzendari eta idazkari nagusiekin ere, beste batzuen artean. 

Ospakizun ekitaldian zehar, "Eskubide propioz. Kontzertu Ekonomikoa" izeneko dokumentala proiektatu da. Bertan, Kontzertu Ekonomikoaren aurrekari historikoen errepaso zabala egin da, zeina III. Gerra Karlista amaitzerakoan eraitsitako foru sistemaren ostean sortu zen. Gaur 140 urte bete ditu ofizialki indarrean jarri zuen dekretuak.

Confebaskek urteurrenarekin bat egin nahi izan du, Euskadin Kontzertu Ekonomikoak gure autogobernurako duen nabarmentasun eta garrantzi handiaren inguruan duen kontsentsu zabalaren eta adostasun ia erabatekoaren jabe izanik. Euskal enpresa konfederazioa beti izan da Kontzertuaren legezko baliozkotasun osoaren eta bere autonomia fiskalaren defendatzaile aktiboa.  Izan ere, aurreko hamarkadaren hasieran planteatu zen eztabaidan babesle nagusietako izan zen, Europako araubide juridikoan zuen txertatzea zalantzan jartzera iritsi zelarik; eta 2008an amaitu zen, Europako justiziaren babes oso eta behin betikoarekin.  

Ospakizun ekitaldia Iñigo Urukullu lehendakariaren adierazpen instituzionalarekin amaitu da.