“Gakoa da gure indarguneak aprobetxatzea urte honi eusteko eta datorrenean gure jarduera, enplegua eta ongizatea berreskuratzeko”

  • Elkarrizketa Eduardo Zubiaurrerekin Euskadi Irratian eta Debagoiena TBn
Eduardo Zubiaurre

2020-05-13

Hainbat komunikabidetan emandako elkarrizketetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek agerian jarri ditu euskal ekonomiaren eta, oro har, gizartearen indarguneak Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko.

Euskal ekonomiaren indarguneen artean aipatu ditu industria sektorea eta esportazioa, baita ere “egonkortasun instituzionala, ‘diru publikoaren’  egoera saneatua edo Kontzertu Ekonomikoa bezalako tresnak”, horiei esker Euskadiren bereziasunei egokitutako zerga politika bat diseinatu daitekeelako. Mantendu egin behar ditugu enpresak, pertsonak, ongizate gizartearen zerbitzuak, etab. Eta, horretarako, administazioak zorpetu egin beharko dira. Zorra – zentzuzkoa eta arrazoitua – zentzuz itzuli beharko da gero, tarteka, eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu gabe. Hor kokatzen da gure proposamena”.   

Ildo horretan, azpimarratu duenez, “gakoa da urte honi eustea, ahal den ondoen, ahalik eta osasuntsuen, eta ahalik eta enpresa eta enplegu gehienekin. Hori lortzen badugu, datorren urtean gertatuko den berraktibazio globala aprobetxatzeko moduan egongo gara. Oraingo helburua izan behar da enpresek zabalik eta lanean jarraitzea”.

Eduardo Zubiaurrek gaineratu duenez, “gure aurreikuspenen arabera, euskal ekonomia %50aren bueltan egongo da, hau da, koronabirusak eragindako krisia “egundokoa” da. Humanitate osoa bizitzen ari den egoera ezezaguna eta ezohikoa da, eta eragin handia izaten ari da, eragin oso larria. Horregatik, denok oso kezkatuta gaude, neurriak hartzera eta asmatzera behartuta”.

Horregatik da garrantzitsua, azpimarratu du, “dauzkagun indargune horiek aprobetxatzea, gaur eusteko eta bihar berraktibatzeko”.