Hezkuntza Saialak Confebaskeko lantaldeko enpreseei Unibertsitate-Enpresa Estrategiaren ardatzak aurkeztu dizkie

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek estrategiaren ardatz nagusiak aurkeztu dizkie Confebasken lantaldea osatzen duten enpresei

grupo Confebask

Eduardo Aretxaga eta Txema Corres, Confebaskekoak, Adolfo Morais sailburuordearekin, eta Miren Artaraz zuzendariarekin

Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais eta Gasteizko exekutiboaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz ardutatu dira 2017-2022 aldirako 'Unibertsitate-Enpresa Estrategia' aurkezteaz Confebaskeko Industria eta Prestakuntzako lantaldea osatzen duten enpresen aurrean.

Estrategia hau sortzeko arrazoietako bat izan da Confebask, Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritza bera konbentzituta daudela euskal unibertsitateen eta enpresen artean, unibertsitateen beraien artean, eta unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean lankidetza handiagoa egon behar dela eta, horretarako, lankidetza hori lortzen lagunduko duen “ekosistema” bat sortu beharra dagoela.

Zehazki, Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategia honen bi helburu nagusiak dira, batetik, euskal enpresek eskatzen duten kualifikazioaren profila izango duten pertsonak prestatzea (esaterako, 4.0 industriaren erronkei erantzuteko, etab.), eta, bestetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren eta enpresaren arloaren arteko transferentzia zientifikoa sortzea eta enpreseetara areagotzea.

Argudio hauek eta Ingenieritza, Zientzia eta Teknologiaren sortu berri den Klusterren aurrerapenak ere zehaztu dizkiote gaur Eusko Jaurlaritzako Adolfo Morais sailburuordeak eta Miren Artaraz zuzendariak Confebasken lantaldeari, zeina gure industrian aitzindari diren euskal enpresa nagusiek osatuta baitago, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga, Prestakuntza Arloko Presidentea Txema Corres eta arlo horren zuzendari Asier Aloria buru direla.

Bestetik, enpresen ordezkariek heuren esker ona luzatu diote Jaurlaritzako sailburuordeari eta zuzendariari, Unibertsitate enpresa Euskal Estrategia danontzako onuragarria izango delakoan