Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko ehun gazte ingururen irteera

  • LHko Erasmus+ beketan Confebaskek kudeatu duen irteerarik jendetsuena da  
  • Azken bi hamarkadetan, ia 4.000 gaztek  egin dituzte praktikak atzerrian Confebaskek kudeatutako Erasmus+ bekei esker
confebask becas

Asier Aloria eta Arantza Vigiola, Confebask

2020-02-03

Confebaskeko Prestakuntza Sailak laurogeita hamar gazte elkartu ditu Bilbon, Euskadiko LHko 30 ikastetxetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk finantzatzen du, SEPIEren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Diputazioaren bitartez, eta Confebaskek kudeatzen du.

Confebaskek programa horren pean kudeatu duen promoziorik ugariena da, beste urte batzuekin alderatuta, ia %30 ikasle gehiagok parte hartu baitute. Aurtengo zifrekin, azken bi hamarkadetan, Confebaskek ia 4.000 gazteren egonaldia kudeatu du atzerriko enpresetan.

Euskal Enpresarien Konfederazioa da proiektuaren liderra, eta ikasleek ikasten duten LHko ikastetxeekin jartzen da harremanetan eta praktikak egiteko enpresetako egonaldiak prestatzen ditu. Aurten, hautatutako konpainiak Irlanda, Italia Portugal, Austria, Txekiar Errepublika eta Polonian daude.

becas

Confebaskeko prestakuntzako zuzendari Asier Aloriak eta Nazioarteko Mugikortasuneko arduradun Arantza Vigiolak aurkeztu dizkiete hautatutako ikasleei programaren ildo nagusiak, baita ere atzerrian dauden bitartean jarraitu beharreko jarraibideak eta harrera egingo dieten enpresen ezaugarriak.

Lanbide Heziketako 90 ikasleetatik, 60 Goi Mailako Ziklokoetakoak dira, eta gainerako 30ak Erdi Mailetakoak.

 

Prestigioa

Asier Aloriak Bilboko Bizkaia Aretoan elkartutako ikasleei gogorarazi dienez, “euskal LHa Europan prestigio handia duen prestakuntza bat da”, eta animatu egin ditu “aukera horretaz baliatzera”, eta bai “gaitasunagatik” bai “jarreragatik” nabarmentzera, izan ere, bi ezaugarri horiek, gogoratu duenez, “kontratatzeko garaian enpresek baloratzen dituzten lehentasun nagusietakoak dira”.

Goizeko aurkezpenean zehar, joan den urtean beka horietako batean parte hartu zuen Eider Saezek bere esperientzia pertsonala eta profesionala azaldu ditu. Ildo horretan, azpimarratu du beretzat nolako ekarpen handia izan beka hori egitea, iragana eta geroa markatu baitizkio bere bizitza pertsonalean eta laboralean.  

 

Helburu estrategikoa

Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus + nazioarteko beken programak euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak betetzen ditu: jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

Horrenbestez, Confebaskek nazioartekotzeko eta praktikak atzerriko enpresetan egiteko estrategiarekin duen konpromisoa indartzen du, guztiz  beharrezkoak direlako gure enpresen lehiakortasunerako zein gazteen enplegagarritasunerako.

Izan ere, Confebasken, Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastetxeen arteko 30 urteko lankidetzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoa erkidego autonomoen rankingaren buruan kokatzen da nazioarteko mugikortasunari dagokionez, ikasle kopuruagatik eta proiektu kopuruagatik, eta, are gehiago, Europar Batzordeak berak ezarritako ikasleen mugikortasunaren %10eko helburua gainditzen du.

                                                                                INFORMAZIO GEHIAGO CONFEBASKEN EUROPAKO BEKEI BURUZ