Iñaki Arriola: ‘Ondare naturala zaintzeko beharra eta garapen ekonomikoa ez dira aurrez aurre egon behar’

Elkarrizketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuarekin Confebaskentzat

 Iñaki Arriola, Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco

 Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburua

2107-05-02

Iñaki Arriola sailburuak Confebaski Ingurumenaren gaineko azken Newsletterean emandako elkarrizketa batean dioenez, ‘Euskadi Europan arlo honetan aurreratuen dauden herrialdeen parean dagoen erkidego bat da: gure lurraldearen %20,3 gune babestuen Natura Sarean sartuta dugu, eta hondakinen birziklapen maila Europaren pare dago’, baina gehitu ere gehitu du ez dela autokonplazentzian erori behar: ‘ahalegin guztiak egiten jarraitu behar dugu’.

Eusko Jaurlaritzako sailburuaren iritziz, “euskal enpresak, oro har, kudeaketa arduratsuaren adibide dira ingurumenari dagokionez, eta euren inplikazioa beti maila positiboan egon da. Orain ingurumenaren garaia da, ez soilik “araua betetzearen” inguruko beste alderdi bat gehiago bezala, baizik eta enpresen lehiakortasunaren eta aberastasuna eta ongizatea sortzearen alderdi moduan.   

Horrez gain, Iñaki Arriolak etxebizitza eta bizitegien eraikuntzaren sektoreak ere aipatu ditu, horiek ere ‘jasangarriak izan behar baitira, eta ingurumen eta efizientzia energetikoaren irizpideak barneratu. Eta hor, esan dudanez, instituzioen eta enpresen arteko elkarlanerako aukera asko irekitzen dira’.

Elkarrizketa Confebaskek Ingurumenari buruz argitaratu duen azken zenbakian irakur daiteke osorik; bertan, euskal erakunde eta enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen albisteak eta estekak eskaintzen dira.

Newsletterra ikusi