Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk, Basque Team Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute goi mailako euskal kirolarien laneratzea bultzatzeko

  • Hitzarmenaren sinadura ADEGIn izan da gaur goizean, eta Eusko Jaurlaritzaren  Kultura Sailburua Bingen Zupiria bertan egon da 
Basque Team sinadura

Bingen Zupiriak, Confebask, ADEGI, CEBEK eta SEAko ordezkariek, eta Basque Teameko Koordinatzaileak hitzarmena sinatu dute gaur goizean

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEAko  ordezkariek gaur Donostian sinatutako hitzarmenak goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu. 

Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.

Bestalde, CONFEBASKek, ADEGIk, CEBEKek eta SEAk ekimen hau euren kide diren enpresen artean bultzatzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu dute, erantzukizun Sozialeko politiken markoaren barruan, goi mailako kirolariek dituzten gaitasun eta ezaugarri bereziek aberastutako talentu profesionalak identifikatzeko aukeratzat hartuz.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du eta urtero berrituko da isilbidezko adostasunez. Basque Teameko kirolariak ordezkatuz, sinaduran izan dira Ainhoa Murua triatleta eta Ander Elosegi piraguista, biek dominak eta diploma olinpikoan hainbeste urtetan lortuta.