“Gaur gauean saritutako pertsonena bezalako erabaki irmoari esker egiten du aurrera euskal gizarteak oro har”

  • Confebaskeko lehendakariaren hitzaldia ‘2020 Korta sarien’ banaketan
Korta sariak

Eduardo Zubiaurre, lehenengoa eskumetik, sarituekin eta Arantxa Tapia sailburuarekin (Argazkia, Irekia)

2020-11-23

Aurtengo edizioan saritutakoak izan dira Jesus Maria Guibelalde enpresaria, CEO eta IMATeko fundatzailea; Jose Maria Bergareche, Diario Vascoko lehendakari eta El Correo egunkariko kontseilaria; Antton Suquia, Sukia higiezin eta sustapen taldeko fundatzailea, eta Jose Luis Larrañaga, Sarralle taldeko bazkide fundatzailea.

Sariak banatzeko ekitaldian, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek goraipatu egin du saritutako lau enpresarien figura, eta, adierazi duenez, “ezin hobeto gorpuzten dute Joxe Mari Korta denontzako erreferentzia izatea eragin zuten balioak: kalitate humanoa eta enpresariala, erabakimena eta ausardia, arrisku pertsonalak zein familiarenak bere gain hartzeko”.  Eta hau gehitu du: “bere proiektuaren alde egin zuen apustu irmoari esker egiten du aurrera euskal gizarteak oro har”.

Ildo horretan, Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, “hori da inoiz etsi ez duen euskal enpresa baten arima eta erreferentzia, baita garairik zailenetan ere: ez zuen lehen egin, mehatxatu eta hiltzen gintuen erakunde terrorista batekin, ezta berrasmatzera behartu gintuen atzeraldian ere; eta orain ere ez dugu egingo, pandemiarekin.

Ziurgabetasun handiko garaian bizi gara. Eta une hauetan hartzen du garrantzi berezia Euskadin enpresetako gizon eta emakume askoren lan etengabe eta isilak. Confebasketik eta bere erakunde kideetatik  - Adegi, Cebek eta Sea -, eta oro har euskal enpresetatik, berretsi egiten dugu herrialdearekin dugun konpromiso enpresariala eta, elkarrekin, krisi hau gainditzeko asmoa. Egungo testuinguruan, gaur saritutako lau lagunena bezalako adibideak erreferente bereziki baliotsua dira”.

2020 Korta sariak banatzeko ekitaldian izan dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia, Confebaskeko eta bere erakunde kidetako lehendakariak  - Adegi, Eduardo Junkera; Cebek, Iñaki Garcinuño, eta Sea, Pascal Gomez -, eta Joxe Mari Kortaren senideak eta haren Fundazioko  kideak.

Sarien epaimahaia Arantxa Tapia sailburuak presiditu du, eta partaide izan dira baita ere Confebask, Adegi, Cebek, Sea eta Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioa.