“Lehendabiziko aldiz, hezkuntza, enplegu eta suspertze politikak uztartu ditugu enpresen eskaerarekin ez dadin garatu lanposturik bete gabe”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagaren balorazioa Radio Euskadin, Eusko Jaurlaritzarekin enpleguaren alde sinatu berri den Esparru Hitzarmenari buruz
Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

Eduardo Aretxaga, Confebaskeko Zuzendari Nagusia 

Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak nabarmendu duenez, atzo Lehendakaritzan Confebaskek eta bere elkarte kideek  - Adegi, Cebek eta Sea - Eusko Jaurlaritzarekin Enpleguaren eta Kualifikazioaren alde sinatu berri duten 2018-2020 Lankidetzarako Esparru Hitzarmena akordio historikoa da, lehendabiziko aldiz, hezkuntza, enplegu eta suspertze politika publikoak uztartu ditugulako euskal enpresen eskaerarekin, 3 urteko epemuga horretan ez dadin garatu lanposturik bete gabe”.

Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, “2018 honetarako espero dena 2020ko horizontera estrapolatuta, kalkulatzen da euskal enpresek, aldi horretan, guztira 100.000 enplegu aukera eskainiko dira. Horrenbestez, aldiaren amaierarako ‘langabezia teknikoa’ esaten zaion horren zifretan egon gintezke. Guk jada aurreikusi genuen 2018 honetarako ez litzatekeela arraroa izango Euskadik %8 inguruko langabezi tasarekin amaitzea”.

 

Balioak

 

Euskal enpresek kontratatzeko orduan gehien baloratzen dituzten faktoreei dagokienez, Eduardo Aretxagak gogorarazi du prestakuntza, esperientzia eta jarrera direla, hurrenkera horretan, eta jarreratzat hartuta “ekarpenak egiteko prestasuna, ikasteko, eta proiektu komun eta partekatu batean lan egiteko prestasuna. Hautapen prozesuetan parte hartu duten guztiek badakite batzuetan hautagaiak prestasun handiagoa erakusten dutela, irekiago daudela, proaktiboago, taldean lan egiteko gaitasuna handiagoarekin, etab.; hori guztia asko baloratzen da. Beraz, prestakuntza eta esperientzi maila berdina dagoenean, jarrera erabakigarria da”.

Azkenik, Madrilgo aurrekontu orokorren negoziazioari dagokionez, Confebaskeko zuzendariak adierazi du egonkortasuna eta baliabideak edukitzea beti da ona. Guri ez dagokigu iritzia ematea aurrekontu horiek onartzeari edo ez onartzeari buruz, baina badakigu herrialde baten aurrerabiderako egonkortasun instituzionala eta politikoa ezinbestekoa dena, eta Euskadin, gainera, hori jada badaukagu, eta baloratu egin behar dugu, kanpoan dagoeneko baloratzen baitute”.