Euskal parlamentarien ordezkaritza batek CAF bisitatu du Beasainen, Confebask eta Adegiren eskutik

  • Legebiltzarra - Enpresa laugarren bisita da, Confebaskek Eusko Legebiltzarraren eta Euskadiko enpresen arteko elkar ezagutza hobetzeko bultzatzen duen programaren barruan
CAF BISITALDIA

Euskal parlamentarien ordezkaritza, CAF enpresako Zuzendaritzarekin eta Confebask eta Adegiko zuzendariekin

Parlamentarien ordezkaritzari, Eusko Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako lehendakari Kerman Orbegozo izan delarik buru, CAFeko goi zuzendaritzak egin dio harrera, bertan egonik Andres Arizkorreta lehendakaria, Juan Gastesi Giza Baliabideetako zuzendaria, eta Eragiketa, Negozio eta Teknologia, Ekonomiko Finantzario eta Estrategia departamentuetako arduradunak.

Confebaskeko eta Adegi erakunde kideko ordezkaritza, berriz, bakoitzaren zuzendari nagusiek gidatu dute: <0} Eduardo Aretxaga eta Jose Miguel Ayerza.

Bisita instituzionalak iraun duen ordu eta erdi inguruan, euskal parlamentariek Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, SA (CAF) enpresaren xehetasunak ezagutu ahal izan dituzte lehen eskutik; 1917an sortu zen, eta gaur egun mundu mailako liderretakoa da trenetarako soluzio globalen hornitzaile moduan, izan ere, trenak hornitzeaz gain, bideragarritasun azterketak, obra zibila eta mantentze lanak ere egiten ditu, besteak beste.

CAFek Beasainen du egoitza (Gipuzkoa), eta gaur egun eskarien zifra errekorra dauka, 6.200 milioi euro baino gehiagoan baloratuta, eta bere produkzioaren ia %90 kanpoko merkatuetara bideratzen du. Lantaldean 8.500 lagun baino gehiago dituelarik, planta produktiboak eta filialak ditu mundu osoan, eta Gipuzkoako eta Euskadiko enpresa nagusietakoa da.

Confebask, Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideekin batera, parlamentariek euskal enpresak bisitatzeko plan bat abiarazi du, ‘legebiltzarra-enpresa’ elkar ezagutza hobetzeko eta, horrenbestez, euskal ganberara hurbiltzeko euskal enpresen funtzionamenduari buruzko errealitatea, zer jarduera egiten duten eta daukaten egoera zehatza zein den.

Egitasmoaren emaitza moduan, euskal parlamentariek hainbat enpresa bisitatu dituzte dagoeneko, hala nola Aernnova Berantevillan (Araba), Egile Taldea Mendaron (Gipuzkoa) eta Brigdestone Basaurin (Bizkaia)

Confebaskek Euskal Ganberako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordea osatzen duten euskal alderdi guztietako parlamentariak gonbidatzen ditu.  Egitasmoak aurreikusten du 'Legebiltzarra - Enpresa' izeneko programaren barruan datozen asteetan bisita gehiago egitea.