Euskal enpresek bat egin dute Ekonomia Zirkularraren aldeko Europako Itunarekin

emrpesa medioambiente

Aceros Olarra, Grupo Tubos Reunidos, Sidenor, CAFeta Ibredrola  enpresek, besteak beste, bat egin dute Espainiak joan den irailaren 19an EBrekin sinatu zuen Ekonomia Zirkularraren aldeko Itunarekin. Egitasmoa Europar Batzordearen 2020ko hazkunderako Europaren Estrategiaren parte da, eta baliabideen erabileran Europa efiziente bat lortzeko bide orrian kokatuta dago.

Horrenbestez, erronka da produktuak, materialak eta baliabideak ahalik eta denborarik gehien mantentzea ekonomian, eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea, oinarrian erauzi, ekoitzi, kontsumitu eta botatzea duen ekonomia lineal batetik ekonomia zirkular batera igarotzeko, zeinean materialak produkzio prozesuan sartzen diren.

Confebaskek argitaratutako Ingurumen Newsletterrean irakur daitezkeen albisteetako bat da, eta beste gauza batzuen artean sartzen da, baita ere, 25 euskal enpresak jendaurrean iragarri dutela klima aldaketaren aurkako konpromisoa, Klimaren Aldeko Komunitatearen egitasmoaren bitartez,  Iñigo Urkullu lehendakariak presiditutako errekonozimendu ekitaldi batean.

Newsletterrean, halaber, energia eta klima aldaketari buruzko Euskadiko herritarren pertzepzioaren lehen azterketa ere argitaratu da, zeina Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak egin duen, Ihoberekin lankidetzan, edo baita ere klima aldaketaren aurkako borrokaren Bonneko Klimaren Mundu Bilkuran Eusko Jaurlaritzak egin duen aurkezpena ere. Ingurumen sailburuorde Elena Morenok Alemaniako hirian jakinarazi zuen Euskadik, azken 22 urtean, berotegi efektuko gasak %24 murriztea lortu duela. 

                                                                                                                 NEWSLETERRA IKUSI