Euskal enpresek dimentsioa irabazi dute krisiaren irteeran eta hamarkada batean batez beste gehien handitu dira.

Eduardo Anitua BTI

Eduardo Anitua, BTIko Lehendakaria eta zuzendari zientifikoa

Confebaskek Euskadiko enpresa dimentsioari buruz egindako azken buletinean jasotzen denez, EAEko enpresen batez besteko neurria, hirugarren urtez jarraian, hazi egin zen 2017an, eta enpresako 5,53 pertsona daudela agertzen da, 2016an baino 0,14 enplegatu gehiago, hau da, urte batean egon den hazkunderik handiena, 2008tik behintzat.

Erregistratu den zifrarik altuena da, eta duela hamar urte enpresetan zegoen batez besteko enplegatu kopurua gainditzen du, 5,11 enplegatu baitzen.

Gainera, newsletterrean zehazten denez, 2017 eta 2008arekin alderatuta, enpresa ertainek eta handiek beren pisua handitu dute, bai enpresa kopuruari dagokionez, (2008ko %1,10etik 2017ko %1,19ra igaro dira), bai, batez ere, enplegatzen dituzten lagunen portzentajeari dagokionez (2008ko %44,98tik 2017ko %49,22ra).

Euskadiko enpresa dimentsioari buruzko zifra horiek eta beste batzuk Confebasken buletinaren azken edizioan kontsultatu daitezke, zeinean, besteak beste, BTIko lehendakari eta zuzendari zientifikoari egindako elkarrizketa bat ere badagoen; biozientzian eta bioteknologian diharduen arabar enpresa hori orain dela gutxi errekonozitu dute –hirugarren urtez jarraian–, estatu osoan argitalpen zientifikorik gehien ekoizten duena delako.  Eduardo Anituak dioenez, “enpresen hazkundea betebehar bat da lidergoa mantendu nahi baduzu, are gehiago nazioarte mailan”.

 

                                                                                                     IKUSI NEWSLETTERRA OSORIK