INEk egin berri dituen bi estatistikak diotenez, Euskadi da soldatarik altuenak dituen Erkidego Autonomoa, eta bertan igo da gehien lanaren prezioa krisian zehar.

  • 2016an, Euskadin batez besteko soldata gordina 2.235,2 euro zen hileko, Madrilen baino %3,2 gehiago –soldatarik altuena duen bigarrena da–, eta estatuko batez bestekoa baino  %15 gehiago.
gráfico salarios

INEk egin berri dituen estatistikak Euskadi jartzen dute erkidego autonomoen artean lehen postuan batez besteko soldatei dagokienez,  –Madrilen batez bestekoaren gainetik–, eta 2018 - 2015 adian eskulanaren prezioa  gehien igo den erkidego autonomoa ere bada.

                Lehenengo estatistikak INEk landutako Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) hartzen du erreferentziatzat, 2016ko abenduaren erreferentziarekin, neurtutako azken urtea hori baita.

 

epa salarios

 

Goiko koadroan ikus daitekeenez, Euskadi erkidego autonomoen buruan dago hileko batez besteko soldatari dagokionez, 2.235 eurorekin, Madrilek baino 70 euro gehiagorekin –bigarrena da rankingean–, eta hirugarren postuan dagoen Nafarroak baino 150 euro gehiagorekin. Sailkapen horren arabera, Euskadin hileko batez besteko soldatak estatuko gainerakoak baino 357 euro handiagoak dira batez beste.

Gainera, BAIko datu horiek beraiek  erakusten dute baita ere euskal soldatapekoen ia erdiek –%45,2k–  hileko 2.137 euro baino gehiago kobratzen dute batez beste, estatu osoko portzentajerik altuena.

Bigarren estatistikari dagokionez, hori ere INEk egindakoa izanik, lanaren prezioen indizea aztertzen du (LPI); urtero egiten den txostena da, eta bere helburua da eskulanaren prezioak denboran duen aldaketa neurtzea, soilik lan merkatuaren presioak kontuan hartuta, hau da, prezio horri ez diote eragiten egindako lanaren kalitateak edo kantitateak. 

Horrenbestez, hainbat faktore deskontatzen dira, hala nola lan egindako orduak, kontratu mota, langileen ezaugarriak, antzinatasunagatik dauden aldaketak eta langileen promozioak.  Ondorioz, LPIak neurtzen du enplegatzaileek dauden lanpostu guztiengatik ordaintzen duten soldaten kostuaren aldakuntza, suposatuta aurreko urteko lanpostuen osaera berbera mantentzen dela.

Beraz, ondoren eskaintzen den koadroan ikus daitekeenez, Euskadin indize hori %6,7 igo da 2008-2015 aldian, eta estatuan, berriz, -%0,1 jaitsi da batez beste. Edo, bestela esanda, Euskadi, alde batetik, LPIa igo den bederatzi erkidego autonomoetako bat da, eta, bestetik, gehien igo den erkidegoa da (+%6,7), eta distantzia handiarekin bigarren erkidegoarekiko, Valentziako Erkidegoarekiko (+%2,5).

 

pti

 

Laburbilduta, krisian zehar, Euskadin handitu da gehien enplegatzaileek ordaintzen duten soldataren kostua.