Euskadin enpresak sortzeko erritmoa estatuaren erdia baino gutxiago da, eta maiatzean %0,4 baino ez da hazi

  • Confebasken txosten berria Euskadiko enpresa sarearen eboluzioaren gainean
gráfico empresas mayo

Enpresen eboluzioa Euskadin, 2018ko maiatzan

Confebasken azken txostenaren arabera, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua maiatzean 59.418 zen. 2012tik dagoen mailarik altuena da, baina orain dela urtebete bat zegoena baino %0’4 gehiago besterik ez da (+214 enpresa). Urtearteko tasan,  hazi egin dira Eraikuntzan (+%1’1) eta Zerbitzuetan (+%0’2) diharduten etxeak, eta Industriakoak berriro murriztu dira (-%0’6).

Estatuak dagoen batez bestekoarekin alderatuta, Euskadin sortutako enpresen urtearteko hazkundea nabarmen txikiagoa da: %0’4ko hazkunde erritmoa, eta estatuan % 1’0. Gainera, krisiaren aurreko mailarekiko ere, EAEn erregistratutako enpresen kopurua jaitsi egin da. Autonomoen kopuruari dagokionez, maiatzean aurreko urteko hilabete berdinean erregistratu zirenak baino gutxiago izan dira (-%0,2). Gaur egun, Euskadin 172.614 autonomo daude erregistratuta.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoei dagokienez, 2018ko lehen hiruhilekoan jaitsiera gertatu da, bederatzi hilabetez etengabe hazten aritu eta gero: Martxoaren 30era arte, 60 enpresa sartu ziren hartzekodunen konkurtso prozeduran, hau da, iaz baino %17’8 gutxiago. Eta sektoreka, batez ere jaitsi dira Industria, 2017ko lehen hiruhilekoan baino %50 gutxiago.

Finean, Euskadiko enpresa sarearen hazkundea estatuan dagoena baino txikiagoa da, eta, are gehiago, gaineratu daiteke Industriako konpainien zifra orain dela urtebete batekoa baino txikiagoa dela. Horrek erakusten du euskal ekonomiari asko kostatzen ari zaiola krisian zehar galdutako bolumena berreskuratzea; halaber, enpresak sortzea eta daudenak finkatzea bultzatzen duten neurrietan sakontzen jarraitu beharko da, aberastasuna eta enplegu sortzeko.

Newsleterra ikusi