Azken urtean Euskadiko hazkundea ia nulua izan da bai enpresa kopuruari bai autonomoen kopuruari dagokionez

  • Confebasken hileko buletina enpresa sarearen bilakaerari buruz
empresas octubre

Confebasken azken txostenean zehazten denez, joan den urrian Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresa kopurua 70 handitu da iazko hilabete berdinarekin alderatuta, hau da, %0’1eko hazkunde txikia. Urriaren 30ean, konpaini kopurua guztira 58.991 zen, hau da, krisiaren aurretik egon zen topea baino zortzi mila enpresa gutxiago gutxi gorabehera.

Sektoreka, eta urtearteko terminoetan, eraikuntzako enpresak (+%1’7) eta industriakoak (+%0’2) hazi dira. Aitzitik, zerbitzuen sektorean pixka bat jaitsi dira (-%0’1).

Nabaria denez, firma berrien sorrera geldituta dago, eta horri gehitu behar zaio hazkundearen erritmoa estatuko batez bestekoa baino txikiagoa dela (+%1,1); gainera, krisiaren aurreko mailarekin alderatuta, EAEko enpresa kopurua murriztu egin da. Autonomoen kopuruari dagokionez, 2017ko urriarekin alderatuta, 366 autonomo gehiago daude, +%0,2, guztira 172.233 izanik.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan sartzen diren enpresen kopuruari dagokionez, 2018ko lehen bederatzi hilabetean 193 euskal enpresa sartu ziren prozedura horretan, 2017ko lehen bederatzi hilabetean baino %14,6 gutxiago. Eta berriro ere nabarmentzen da Industrian konkurtsoan sartutako enpresen jaitsiera (-%23,4).

Finean, urriko datuetan, azken urtean enpresa eta autonomoetan erregistratu den hazkundea ia nulua izan da. Egoera horren aurrean, berriro azpimarratu behar da beharrezkoa dela enpresa bokazioak sustatzea, eta dauden enpresak finkatzea, ahalik eta markorik atseginena sortuz Euskadiko enpresa jarduerarako eta ekintzailetzarako eta, ondorioz, aberastasuna eta enplegua sortzeko.

Newsleterra ikusi