Confebaskek Erasmus+ beken deialdi berri bat ireki du Europan enpresetan praktikak egin nahi dituzten euskal unibertsitario gazteentzat

becas erasmus+

2024-05-09

Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu departamentuak Erasmus+ beken deialdi berri bat abiarazi du EHU, Deustuko Unibertsitate eta Mondragon Unibertsitateko ikasle unibertsitario edo titulatu berrientzat, 2024 uztailetik aurrera Europako enpresa batean egonaldi praktikoa egin nahi badute.

Azken bi hamarkadetan, 4.000 gaztek baino gehiagok egin dituzte praktikak atzerrian Confebaskek kudeatzen duen Erasmus+ programaren barruan, EBren finantzaketari esker, SEPIEren (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidezDeialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasle unibertsitarioek datorren maiatzaren 21era arte bidali ahal izango dute eskaria.  Hautaketa aldi baten ondoren, azkenean aukeratutakoek praktikak hasiko dituzte parte hartzaile bakoitzaren beharren arabera, udatik aurrera, Frantzia, Irlanda, Italia edo Portugalgo enpresetan.

Urte honetarako, enpresek askotariko unibertsitate profilak eskatzen dituzte, hala nola Ingeniaritzak, Informatika, Marketina, Enpresen administrazioa (ADE), Turismoa, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak edo Nazioarteko harremanak, besteak beste.Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus+ nazioarteko beken programak, bere horretan, euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak biltzen ditu: jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

Confebaskek kudeatzen ditu gazte unibertsitarioentzako beka horiek, oharturik aukera bikaina direla haien prestakuntza hobetzeko eta, ondorioz, lanean kalitatez hasteko. Epeei, eskatzen diren baldintzei eta enpresen eskaera zehatzei buruzko informazio guztia Confebasken webgunean kontsulta daiteke:

https://bit.ly/3LvXG1K