Confebaskek Lanbide Heziketaren Europako Astearen ospakizuna baliatu eta, bigarren urtez jarraian, kanpaina bat abiarazi du Euskadiko gazteak Erasmus + programan are gehiago parte hartzera animatzeko

cartel becas erasmus +

Becas Erasmus + Confebask

Confebaskek kanpaina berezi bat abiarazi du gaur Lanbide Heziketako euskal ikasleen eta irakasleen kolektiboa animatzeko eta bultzatzeko Europako Erasmus+ Programan parte hartzeko. Beka sistema bat da, Europako enpresetan praktikak egiteko, eta Confebaskek orain dela 20 urtetik kudeatzen du; dagoeneko LH sistemako 2.000 ikasle baino gehiago baliatu dira deialdiaz, eta, ondorioz, lagundu egin dute Europan Euskadi erreferente bihurtzen, baita ikasleen mugikortasunaren arloan ere.

 2017/18 ikasturte honetan, Confebaskek beste 75 beka inguru emango ditu LHko ikasleentzat, atzerriko herrialdeetan, esaterako, Erresuma Batuan, Austrian, Italian, Portugalen eta Frantzian, prestakuntza osa dezaten. Beken zati bat Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatu du.

 Europa Lanbide Heziketaren bigarren astea ospatzen ari da (#DiscoverYourTalent), Europar Batzordearen ekimenez, eta helburua da Lanbide Heziketa (LH) erakargarriagoa izatea konpetentziak barneratzeko eta kalitateko enpleguak lortzeko, abenduaren 31ra bitartean Europa osoan egingo diren hainbat ekitaldiren bitartez.

 Ospakizuna baliatuz, Confebaskek bere kanpaina abiarazi du, LHko ikastetxeetako ikasle eta irakasleei zuzenduta, Europe in your hand, take the chance!’ lemapean.

 Confebaskek kudeatzen duen ‘Erasmus +’ programari buruzko informazio gehiagorako, bisitatu  Confebasken webgunea edo egin kontsulta becas@confebask.es helbidean.