Euskal enpresen neurria hazi egin da, batez ere industrian, eta dagoeneko krisiaren aurretik baino enpresa handi gehiago daude

dimension empresarial euskadi

2019-10-03

Confebaskek Enpresa Dimentsioari buruz atera duen azken buletinean kontsultatu daitekeenez, euskal enpresen batez besteko neurriak hazten jarraitzen du azken urteetan, eta Euskadin firma ertain eta handiak pisua hartzen ari dira txikiekiko.

Txosten berean, Confebasken azterketak nabarmentzen du tamainaren hazkundea argiago gertatzen ari dela industri sektorean, eta baita re zerbitzuetan ere.

Newsletterrak beste datu interesgarri batzuk ere erakusten ditu. Adibidez, euskal enpresen batez besteko neurria Europakoena baino txikiagoa den arren, azken urteetan horretara hurbiltzen ari da. Izan ere, Euskadin dagoeneko krisiaren aurretik baino enpresa handi gehiago ditugu.

Horiek dira Confebaskek egin duen azterketaren ondorioetako batzuk, enpresa dimentsioari buruzko azken newsletterrean kontsultatu daitezkeenak; hain zuzen ere, buletina euskal enpresa sarearen neurri handiagoa sustatzeko asmoarekin sortu zen. Ohikoa denez, zenbaki honetan enpresa dimentsioari buruzko txostenak eta azterketak sartzen dira, baita beste albiste batzuk ere, enpresen tamainari eta hazkundeari lotuta.

                                                                                                                                Ikusi Newsleterra (Web)