Euskadin otsailean inskribatutako enpresen kopurua urtearteko %0,1 baino ez da hazi

  • Confebasken txostena, otsaileko enpresa sarearen eboluzioaren gainean
Enpresak otsailan

Enpresen kopuruaren eboluzioa otsailan

Confebaskek Euskadiko Enpresa Sarearen Eboluzioaren gaineko azken buletinean jasotzen denez, otsailean pixka bat igo da Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopurua: urtarrilean baino 54 gehiago eta orain dela urte bat baino 66 gehiago, hau da, iaz erregistratuta zeudenak baino % 0’1 gehiago. Urtearteko konparazioan, enpresa kopurua berriro igo da Eraikuntzan (+%1,9) eta pixka bat zerbitzuetan, baina industrian beherantz jarraitzen du (-%1,1).

Gainera, estatuko zifrekin alderatuta, enpresa kopuruaren urtearteko hazkundea Euskadin txikiagoa da: +%0’1 eta +%0’9; eta krisiaren aurreko mailari dagokionez, EAEn murrizketa handiagoa gertatu da Gizarte Segurantzan inskribatutako enpresen kopuruan.

Autonomoen kopuruari dagokionez, otsailean urtarrilean baino 300 gehiago erregistratu dira, baina iazko hilabete berdinarekin alderatuta 600 baino gutxiago dira, hau da -%0’4ko urtearteko jaitsiera.

Azkenik, 2017an ia 300 euskal enpresa konkurtso prozeduran sartu ziren, 2016an baino %11’2 gehiago; eta hazkundea bereziki industri sektorean gertatu da (+%25’5).

Laburbilduta, otsailean berriro ere moteltze zantzuak agertu dira Euskadin sortutako enpresei dagokienez, bilakaera ez da estatuan izandakoa bezain dinamikoa, eta are okerragoa industrian. Horrenbestez, berresten da euskal ekonomia oro har, eta industria bereziki, arazo asko izaten ari dela krisian zehar galdutako enpresa sarea berreskuratzeko.

Newsletterra ikusi