Azaroan pixka bat hazi da Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua, baina oraindik iazkoa baino txikiagoa da

Confebasken txostena, Euskadiko enpresa sarearen eboluzioaren gainean: 2017ko azaroa

EVOLUCIÓN EMPRESAS NOVIEMBRE 2017

Enpresen eboluzioa Euskadin, 2017ko azaroan

Confebaskek argitaratu berri duen azken txostenean ikusten denez, Euskadiko enpresa sarearen bilakaera bere horretan mantentzen da. Azaroan, aurreko hilarekin alderatuta, hazkunde txiki bat gertatu da, Euskadin 107 enpresa gehiago erregistratu baitziren Gizarte Segurantzan.  Aitzitik, orain dela urtebete bat –iazko azaroa– zeuden konpainien kopuruarekin alderatuta, igoerarik ez dago eta, alderantziz, pixka bat urritu dira: orduan baino 19 enpresa gutxiago daude.

Gaur egun, Euskadin inskribatutako konpainiak guztira 59.028 dira. Geldialdi horrek agerian uzten du krisian bizi izandakoaren gogortasuna, eta euskal ekonomiak aurreko urteetan galdutako enpresa sarea berreskuratzeko dituen zailtasunak.

 Autonomoen kopuruari dagokionez, guztira 172.348 dira, azaroan urrian baino 481 lagun gehiago baitaude. Halere, enpresekin bezala, autonomoen kopurua ere orain dela urtebete batekoa baino txikiagoa da: urtearteko jaitsiera -%0’7 da, 2016ko azaroan baino 1.212 autonomo gutxiago.

Azkenik, aipatzekoa da baita ere aurtengo lehen bederatzi hilabetean, 223 euskal enpresa konkurtso prozeduran sartu direla, aurreko urteko aldian baino %11’5 gehiago, eta horrek joera aldaketa erakusten du, 3 urtez jarraian kopurua murriztu egin baitzen.

Newsletterra ikusi