“Enpresek ezin dugu gure gain hartu lan kostuak %3 handitzea BGAE-ekin, gobernuak eskatzen digun bezala”

  • Elkarrizketa Roberto Larrañagarekin Correo egunkariarentzat
Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga , elkarrizketan (Argazkia, Confebask)

2018-12-17

Atzo Correo egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak adierazi zuenez, enpleguko pentsio planak jartzeko diputazioek eta Eusko Jaurlaritzak egindako eskaerari dagokionez , “enpresek ezin dugu gure gain hartu  BGAE-en kostua, gobernuak eskatzen digun bezala: ezin dugu jasan soldatak %3 igotzea, argi eta garbi”.

Larrañagak gogorarazi duenez, gainera, “oraindik ez daukagu proposamenaren gaineko xehetasun handirik, baina batzuetan esan izan digute enpresek ekarpenen %3 jarriko luketela, eta langileek beste %3. … eta ez dirudi sindikatuei ere ideia asko gustatu zaienik, langileentzat ere hileko sarrerak %3 murriztea dakarrelako”.

 

Lan erreforma

 

Elkarrizketan zehar beste gai batzuk ere landu dira, hala nola ‘lan erreformaren erreforma’ posiblea, zeina, iturri sindikalen arabera, Madrilen ixteko puntuan legokeen, CEOEren partaidetzarik gabe. Confebaskeko lehendakariarentzat, “faltan botatzen dugu akordiorako espiritu handiago izatea Pedro Sanchezen aldetik, azkenaldion ez delako behar bezala zaintzen ari elkar ulertzeko foroak, kontsentsu zabalak eta transbertsalak lortzeko… Gobernua elkarrizketa soziala baztertzen ari da, eta horrek eskatzen du denoi entzutea eta denon artean adostea”.

 

Enpresen irabaziak %50era

 

Halaber, Roberto Larrañagak gogorarazi du “enpresen irabaziak oraindik ere krisiaren aurreko uneetako mailaren %50eandaudela, eta, atzeraldi posible baten inguruan, “ez dago hori gertatzeko beldurrik, nolabaiteko desazelerazioa egon arren, datorren urtean %2tik gora hazten jarraituko dugulako, eta enplegua biziki sortzen jarraituko dugulako”.