Enpresei emandako kreditu berria %8,1 hazi da eta ETEek ordaintzen duten batez besteko tasa Europako lehiakideena bestekoa da

  • Confebasken newsletter berria enpresen finantzaketari buruz

 

  • Elkarrizketa bat dago Arantxa Tapia sailburuarekin: “Aurkezten dugun finantzaketa eredu berriak hazten eta hedatzen ari diren enpresei erantzuten die batez ere”
euros

2018-11-05

Confebaskek Enpresa Finantzaketari buruz atera duen azken buletinean zehazten denez, enpresei emandako kreditu berriak gorantz jarraitzen du eta, Espainiako Bankuak abuztura arte  emandako datuen arabera, %8,1 azeleratu du hazkundea aurreko urteko epealdiarekiko, nahiz eta oraindik bolumen totala krisiaren aurretik zegoena baino %63 txikiagoa den. Aurtengo lehen zortzi hilabeteetan izan den hazkundea, batez ere, enpresa handien kreditua igotzetik dator, %10,3 igo baita, eta enpresa txiki eta ertainena apalagoa da, %6,2, hau da, 2017an izandakoa baino pixka bat txikiagoa.  

Confebasken Newsletterraren azken zenbaki honetan azken datu estatistikoen eta zifren taulak kontsultatu daitezke, eta, horiek adierazten dutenez, EPEek ordaintzen dituzten interes tasak batez beste, Europako lehiakideenen berdinak dira. Aitzitik, enpresa handiei dagokienez, batez besteko tasa minimo historikoetan mantentzen den arren, oraindik ere %0,39 handiagoa da Europako konpainia handiek aurre egin beharrekoa baino.

Buletinean Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiari egindako elkarrizketa bat ere badago, Eusko Jaurlaritzak enpresak finantzatzeko martxan jarri dituen tresna berriak aztertzeko, eta gaur egungo egoera finantzario eta ekonomikoa berrikusteko. Sailburuak dioenez, “aurkezten dugun finantzaketa eredu berriak, hain zuzen, gaur egungo enpresa sarearen errealitatearen beharrei erantzuten die, arazoak dituzten enpresei arreta jarrita, bai, baina batez ere hazten eta hedatzen ari diren enpresei erreparatuta, Euskadira aberastasuna, lehiakortasun hobea eta enplegua ekar dezaketelakoan”.  

Elkarrizketa zein Newsletter osoa erantsitako fitxategietan irakur daiteke web edo PDF formatuetan.

Newsleterra ikusi