“Enpresaria arduratsua izan da, eta soldatei eutsi die, jaisteko aukera edukita ere”

  • Elkarrizketa Confebaskeko lehendakari  Roberto Larrañagarekin ‘Berria’ egunkariarentzat
Roberto Larrañaga, Confebaskeko presidentea

Argazkia Berria 

2018-12-10

Berria egunkariak atzo argitaratu zuen elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak gogorarazi zuenez, 2013ko lan erreformaren ondoren “oso enpresa gutxiak baliatu dute ultraaktibitatearen amaiera baldintzak eta soldatak murrizteko. Euskadiko enpresaria arduratsua izan da, eta soldatei eutsi die, haiek jaisteko aukera edukita ere. Oso gutxi dira estatuko itunetara aldatu diren enpresak”.

Elkarrizketan zehar, Confebaskeko presidenteak Eusko Jaurlaritzarekin Eusko Jaurlaritzarekin enplegu gaietarako lankidetzarako sinatutako esparru akordioa ere aipatu du. “Guk ez dugu inor baztertu nahi.  Ituna egin genuen enpresentzat beharrezkoa zelako. Eta premiazkoa da enplegu beharrei erantzutea”, ez dadin lanposturik geratu bete gabe.

Ildo horretan, Roberto Larrañagak azpimarratzen duenez, “hori  da funtsa. Gero, neurri gehiago sartu ditugu, eta mahai sozialera eramateko arazorik ez dugu. Baina lan esparruko esku hartzea da funtsa, eta Adegi, Cebek eta Sea kontratazio eragileak dira. Beraz, jardun horretan jarraituko dute. Itunaren funtsezko edukia lantzen jarraituko dugu”.

Gainera, Confebaskeko lehendakariak gaur egungo beste gai batzuez ere hitz egin du, horien artean lanbidearteko gutxieneko soldata, fiskalitatea, BGAEak edo lan istripuak.<0}Azken gai horren inguruan, zehazki, Roberto Larrañagak adierazi duenez, “zoritzarrez eskarmentu handiko langileen artean ere gertatzen dira. Istripu bakar bat egotea bada nahikoa garrantzitsua, drama da, eta ez ditut aitzakiak eman nahi. Lege bat dago istripuen prebentziorako. Legea hausten bada, pagatu dezala hausten duenak. Gertatzen dena da batzuetan legezko neurriak ez direla nahikoa, zoritxarra ere hor dagoelako”.