“Enpresa seguru eta osasungarriagoa eratzea enpresa hobea eraikitzea da, errentagarriagoa eta iraunkorragoa

segurmania kartela

SEGURMANIAren bihileroko buletinean emandako elkarrizketa batean – Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideen egitasmo bateratua da, Osalanekin lankidetzan, Laneko Arriskuen Prebentzioaren zabalkunderako -, Iberdrolako Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko zuzendariak azpimarratu duenez, konpainiarentzat “segurtasunaren irizpidea lehentasunezkoa da, gure erakundetan gauzak eta lana egiteko modua baldintzatzen baitu, eta kudeaketaren arlo guztietan etengabeko hobekuntza sustatzen baitu. Laneko arriskuen prebentzioa funtsezko aldagaia da, orain, gaur bertan, gure etorkizuna eratzen doana”.

Elkarrizketan zehar, Antonio Morenok hainbat galderari erantzun die Iberdrolan Laneko Arriskuen Prebentzioaren Politikak izan duen bilakaerari buruz, bere enpresa kolaboratzaile eta azpikontratekin laneko segurtasunean duen politikari buruz, nola tresna berritzaileak erabiltzen dituzten barne zabalkundea egiteko, edo hobekuntzak ezartzeko nolako arazoak aurkitzen dituzten, kontuan hartuta Iberdrola bezalako konpainia global baten neurria eta nazioartekotzea.

Antonio Morenoren iritziz, “laneko arriskuen prebentzioa aplikatu behar dugu gure eskakizun etiko eta moralagatik, geure profesionaltasunaren adierazpen gisa. Enpresa seguru eta osasungarriagoa eratzea enpresa hobea eraikitzea da, errentagarriagoa eta iraunkorragoa, aberastasuna sortzen duena, bai gizartearentzat bai akziodun eta enplegatuentzat”.

 

IRAKURRI ELKARRIZKETA OSOA SEGURMANIAko BIHILEROKO BULETINEAN