Euskadiko enpresa kopuruak apirilean mailarik apalena markatu du 2001az geroztik

  • Confebasken txostena, Euskadiko enpresa sarearen eboluzioari buruz
empresas abril

2020-05-12

Confebask Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean zehazten denez, apirilak espero zena erakutsi du, eta serie historiko osoko hilabete horretarako daturik makurrenak erregistratu ditu, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 2001eko antzeko zifretan utzita. Autonomoen jaitsiera ere oso handia izan da, martxokoa baino handiagoa, 2002tik egoen mailarik baxuenean kokatuta.

Zifra zehatzei erreparatuta, apirilean orain dela urtebete baino 2.309 enpresa gutxiago erregistratu ziren Euskadin, hau da, urtearteko jaitsiera -%3,9koa izan da, serie osoko urtearteko jaitsiera erritmorik handiena. Gizarte Segurantzan guztira inskribatutako enpresen kopurua 58.786an geratu da, erregistrorik baxuena izanik 2001az geroztik.

Sektoreka, eta aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta, enpresak gutxitu egin dira Eraikuntzan (-%4’5), eta ondoren Zerbitzuetan (-%4,2) eta, azkenik, Industrian (-%2,3). Halere, EAEko enpresen kopuruaren bilakaera estatukoarekin alderatuta, apirilean enpresen kopuruaren urtearteko jaitsiera askoz handiagoa izan da estatuan (-%7,9) EAEn baino  (-%3,9).

Autonomoen kopuruari dagokionez, halaber, apirila hilabete txarra izan da. Urte batean, autonomoen kolektiboak Euskadin 3.182 kotizatzaile galdu ditu: urtearteko jaitsiera -%1,9koa izan da, zifrarik baxuena markatuz 2002tik hona.

Finean, apirileko zifrek argi eta garbi erakusten dute Covid-19ak euskal enpresen sarean eragin duen inpaktu bortitza.