Euskadin enpresa kopurua egonkor mantendu da ekainean, hilabete horretan nabarmen murriztu ohi den arren

  • Confebasken txosten berria enpresa kopuruaren bilakaerari buruz
GRÁFICA EMPRESAS EUSKADI

Enpresa kopuruaren bilakaera

Ekaina hilabete positiboa izan da Euskadirentzat Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari dagokionez. Confebaskek Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruzko hileko azken buletinean zehazten  denez, joan den ekainean maiatzean baino 8 enpresa gutxiago besterik ez ziren erregistratu, eta ohikoena izaten da hilabete horretan jaitsiera nabarmena gertatzea.

 Ekainaren 30ean, Euskadin 59.410 enpresa zeuden inskribatuta Gizarte Segurantzan, iazko hilabete berdinean baino %1 gehiago, eta mailarik altuena 2012tik. Edonola ere, estatuarekin alderatuta, Euskadiko enpresen hazkundearen erritmoa estatu osokoa baino apalagoa da, estatuan ekainean %2ko igoera egon baitzen.

Sektoreka, berriro igo dira Zerbitzuak eta Eraikuntza, baina Industrian inskribatutakoak pixka bat jaitsi dira (-%0,4). Lurraldeka, urtearteko konparazioan, EAEko hiru lurraldeetan hazi da konpaini kopurua, bereziki Bizkaian eta Araban (+%1,2), eta Gipuzkoan, berriz, dinamismoa apalagoa da (+%1). Ekainean, halaber, autonomoen kopurua ere hazi da, 172.937raino, maiatzean baino 323 gehiago, eta hori ekain batean gertatu den hilabetearteko hazkunderik handiena da, 2004tik behintzat.

Azkenik, azpimarratu behar da urteko lehen zati honetan konkurtsoan sartutako enpresen kopurua erritmo bizian jaitsi dela, aurreko hiruhilekoetako joera hautsiz, bereziki nabarmenduz industri sektorekoak.

Laburbilduta, Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa eta autonomoen kopuruaren bilakaera positiboa izan da urtearen lehen zatian, nahiz eta susperraldiaren erritmoa oraindik ere motela den.

Newsleterra ikusi