Confebask Euskadin egingo den Enpleguaren Nazioarteko lehen Biltzarraren inaugurazioan izan da

  • Nazioarteko topaketak bi egun iraungo ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du
Congreso empleo

Roberto Larrañaga, ezkerretik lehena, eta Beatriz Artolazabal sailburua, erdian

2018-11-05

Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: Erronkak, aldaketa handia egitekoizeneko ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak antolatu du, eta bertako sailburu Beatriz Artolazabalek inauguratu du gaur goizean, Vitoria-Gasteizen, bertan zirelarik ordezkari instituzional eta sozial ugari, horien artean Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa, eta bere izenean Roberto Larrañaga lehendakaria. Bere mintzaldian, sailburuak “langabezia pixkana murriztea eta teknologia berrietan prestatzeko beharra” azpimarratu ditu.

Datozen bi egunetan, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregia izango da topaketaren eszenatokia, non, nazioarteko adituen eskutik hainbat gai landuko diren, hala nola “Munduaren aldaketak eta enpleguan duten eragina”, “Enplegu eta Inklusio politika publikoen etorkizuna”, eta “Enplegua sortzen duten eragileen rola”. Ildo horretan, hainbat euskal enpresaren esperientziak azalduko dira, tartean Mercedez Benz edo Aernnova , besteak beste, eta Trento edo Eskozia bezalako eskualdeen kasuak ere ezagutuko dira.

Halaber, hainbat gairi buruz eztabaidatuko da: lan okupazio tradizionalak, lan mota berrietan prestatzeko beharra, berdintasunaren erronka, digitalizazioa eta robotika eta enpleguan duen inplikazioa, edo lan merkatuaren “megajoerak”, besteak beste. Biltzarra datorren azaroaren 7an itxiko da, Marcos Muro sailburuordearen parte hartzearekin.