Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideek Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren erabilgarritasuna berretsi dute, eta ez datoz bat CCOO Euskadik foro horretatik alde egiteko erabilitako arrazoiekin.

logo conjunto

CCOO Euskadik  Elkarrizketa Sozialerako Mahaitik alde egiteko egindako iragapenaren aurrean, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideek honako hau diote 2018-2020 Euskadiko Enpleguaren eta Kualifikazioaren Lankidetzarako Esparru Hitzarmenaren inguruan eta hori Eusko Jaurlaritzarekin sinatzearen inguruabarrei buruz:   

 

  • HELBURU BAT DUEN HITZARMEN BAT DA, IKERKETA PROPIO BATEN ONDORIOA

 

    • Euskal enpresen enplegu eta kualifikazio premien gaineko ikerketa hau egiten den bigarrena da, eta Lehendakaritzan bigarren aldiz aurkeztu zaio lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzari. Oraingo honetan ezberdintasuna da Eusko Jaurlaritzari elkarlaneko estrategia publiko-pribatua eraman nahi izan zaiola, Esparru Hitzarmen batean islatuta, euskal enpresek 2018-2020 epemugan eskainiko dituzten 100.000 enplegu aukerei ahalik eta modu eraginkor eta doituenean erantzun bat ematen saiatzeko.  

 

 

  • EZEREN ETA INOREN AURKA EZ DOAN HITZARMENA DA

 

    • Bai ikerketa, baita esparru hitzarmena ere, Confebasken eta bere elkarte kideen azterketa propioak dira, gure bitarteko propioekin eginak, eta beti gehitzeko borondatez eta Herrialdearen enplegu eta aberastasunari ekarpena egin nahian.   Zentzu horretan, ez dugu ulertzen CCOO Euskadik Elkarrizketa Sozialerako Mahaitik alde egitea justifikatzeko  leporatzen digun "leialtasun falta" zein den, Esparru Hitzarmen horrek ez baitio betorik ezartzen bere helburuak lortzeko ekarpena egin eta lankidetzan ari nahi duten eragile sozial GUZTIEN parte hartzeari.  Aukera horri beti ireki dizkiogu ateak, eta orain ere irekitzen dizkiogu.

 

  • ELKARRIZKETA SOZIALAREKIN BIKAIN BATERA DAITEKEEN HITZARMENA DA

 

    • Erabat sinetsita gaude Eusko Jaurlaritzarekin berriki sinatutako Enpleguaren Esparru Hitzarmenean proposatzen diren jarduketa eremuak bikain batera daitezkeela balizko hobekuntzarako solaskidetza eta debatea egitearekin, edo iradokizunak onartzearekin, bai Elkarrizketa Sozialerako Mahaian, bai "soldata arrakalari" buruzko mahai espezifikoan. Esaterako, "enpleguaren kalitatea" sustatzeko neurriez hitz egiten denean, edo emakumea lan merkatuan gehiago eta hobeto txertatzeko neurriez.  Foro horietatik altxatzeak ez dio batere ekarpenik egiten guztion artean aurre egin beharreko erronkei.

 

  • BEHARREZKO EREMU GUZTIETAN SOLASKIDETZA SOZIALA EGON DADIN DUGUN KONPROMISOA INDARTZEN DUEN HITZARMENA DA

 

    • CCOO Euskadik horrela ez ikustea deitoratzen dugu. Gure aldetik, Confebaskek eta bere elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea- berresten dugu foro horiek euskal gizarte osoari zerbitzua emateko duten erabilgarritasun eta bokazioa, orain arte solaskidetza zuzena ahalbidetu baitigute euskal enpresen lehiakortasunean eta euskal enpleguaren hobekuntzan emaitza egiaztatuak emanez.  Eta, ondorioz, ongizate komuna ekarri dute. Espero dugu CCOO Euskadik bere jarrera birpentsatzea. Egia esateko, harritzen gaituen jarrera, ulertzen ez duguna eta deitoratzen duguna.

 

Azken batean:

 

  • Confebaskek eta bere elkarte kideek Adegi, Cebek eta Sea aditzera ematen dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaian eta Soldata Arrakalari buruzko mahai espezifikoan jarraitzeko eta parte hartzeko konpromisoa eta borondatea; baita euskal gizarteari oro har, eta, enpresei zehazki, plantea dakizkiokeen erronkei konponbideak emateko asmoz susta litezkeen guztietan ere.   

 

  • Era berean, eta sendotasun berarekin, euskal enpresek 20182020 epemugan eskainiko dituzten 100.000 enplegu aukerei erantzuna emateko konpromiso berdina adierazten dugu, sinetsita baikaude horrek aberastasuna eta ongizatea ekarriko diotela Herrialdeari.