“Conbaskek enpresarako planteatzen duen eredu kolaboratiboa bezalakoak ezinbestekoak dira 4.0 enpresaren ezarpen eraginkorrerako”

  • Confebasken Newsletter berrian SEA-Arabako enpresaburuek 4.0 enpresako lan harremanei buruz antolatutako jardunaldiaren laburpena irakur daiteke
Jornada SEA

SEAk antolatutako ihardunaldia

Jardunaldian - SEAko lehendakari Pascal Gomezek ireki zuen -, besteak beste izan ziren UPNAko katedradun Emilio Huerta, Conciliako bazkide zuzendari Victor Fernandez, eta Aernnovako Giza Baliabideetako zuzendari Alejandro Arrasate. Azken hori arduratu zen enpresaren ikuspegirik pragmatikoena emateaz lan harreman modernoak ezartzeari dagokionez, globalizazioaren eta 4.0 enpresaren garai modernoekin bat eginda, eta Confebasken Lan Harremanen eredu berriarekin bat eginda.

Huerta irakasleak enpresaren antolamendu hierarkikoaren eredu tradizionalen desegokitasuna azpimarratu zuen, eta erakunde horizontalagoetara egokitu behar direla nabarmendu zuen; Arrasatek berriz, personen kofiantza irabaztearen garrantzia defendatu zuen, informazioarekin eta komunikazioarekin ez ezik, baita ere, eta batez ere, ekintza zehatz eta jarraituekin, erakutsiz enpresak, zalantzarik gabe, eredu kolaboratiboagoen alde egiteko duen apustua, negoziazio kolektiboa erraztuz, izan ere, Eredua ez doa ezeren kontra, are gutxiago negoziazio kolektiboaren kontra, gaur egungo arazoak ez direlako Ereduaren ondorioa, baizik eta bere eragile nagusiek egokitzeko dituzten erresistentzien ondorioa.

Ildo horretan, eta kontuan hartuta ekonomian, oro har, eta produzitzeko moduan, zehazki, gertatzen ari diren aldaketak, jardunaldiko parte hartzaileek adierazi zuten Confebaskek planteatzen duena bezalako eredu kolaboratiboak ezinbestekoak direla 4.0 enpresaren ezarpen eraginkorrerako.

SEAk antolatutako jardunaldian aurkeztutako lekukotasunen eta ondoren beste gonbidatuekin egindako eztabaidaren laburpena hemen kontsulta daiteke, Confebaskek Lan Harremanei buruz argitaratzen duen Newsletterraren edizio berri batean.

Ikusi Newsletterra