Confebaskek atxikipena sinatu du formazio duala indartzeko Europako Batzordeak sortutako Europako Aprendizen Aliantzarekin

  • Gaur goizean sinatu dute Donostian Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldi batzuen barruan.
 
Donostiako Ihardunaldia

Eduardo Aretxaga, Kursaal Aretoan, hitzaldia emoten 

           Confebaskek atxikipen ofiziala sinatu du gaur goizean Europako Aprendizen Aliantzarekin, (EUROPEAN ALLIANCE FOR APPRENTICESHIPS-EAfA- ingelesezko bere izena), garrantzi berezia ematen dio formazio dualaren sustapena eta herrialde ezberdinetan praktikak egitea errazteko ikasleen nazioarteko mugikortasunari            

            Bi arlo horietan Confebaskek eta bere elkarte kide ADEGI, CEBEK eta SEAk euren ibilbide luze eta arrakastatsuagatik Europear Batzordearen errekonozimendua ziurtatzen dute, formazioa euren ekiteko ardatz estrategiko baten moduan hartzeagatik. Azken urteetan estrategia hori hobetu egin da Euskadin "Formazio Duala" bezala ezagutzen denaren bultzadarekin , “enpresan ikastea” ardatz duen eredua da, ikasketak ordaindutako lanarekin konbinatzen dituena eta euskal enpresei hain emaitza onak eskaintzen ari zaizkiena.

            Bestalde, Europako Aprendizen Aliantza, 2013an Europako Batzordeak abiarazitako iniziatiba bat da eta Europar Batasuneko Kontseiluko Lehendakaritzaren babes berezia dauka, baita EBko herrialdeetako babesa ere deklarazio bateratu baten bidez. Aliantzak bere bazkideen artean hainbat agente sozial eta instituzional ditu, euren artean Eusko Jaurlaritza bera. Bere helburu nagusia Europan “ikasketen” kalitatea, ekarpena eta irudia indartzeko lan egitea da.  

                Confebasken atxikipen ofiziala gaur goizean formalizatu da bere zuzendari orokor Eduardo Aretxagaren sinadurarekin, Donostian Eusko Jaurlaritzak eta EAfAk berak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Jardunaldi batzuetan bere parte hartzea aprobetxatuz.

Bere aurkezpenean, Eduardo Aretxagak Confebaskek Formazioa eta Ikasketari ematen dion garrantzia azpimarratu du eta euskal enpresak, Eusko Jaurlaritza eta formazio zentroen arteko 25 urteko lankidetza estuaren bidez lortutako mugarri ezberdinak ezagutzera eman ditu. Honek, besteak beste, euskal LHk gure ehun produktiboaren beharrei era arinean erantzutea ahalbidetu du, prestakuntza zehatza duten pertsonak eskainiz. Izan ere, urte hauetan guztietan eta lankidetza horren ondorioz, LHko 200.000 ikasle inguru batez beste urtero 8.000 enpresatan formatu ahal izan dira.

               

              Eduardo Aretxagak azken urteotako Formazio dualaren euskal ereduaren bultzada azpimarratu du, nazioartean erreferente bilakatu dena eta euskal enpresen artean onarpen zabala lortu duena.  Izan ere, azken 5 urteetan 10 aldiz handitu da Formazio Dualaren berezko ereduan parte hartu duten konpainien kopurua.

             Confebaskeko zuzendari nagusiak gaineratu du orain “unibertsitate duala” bezala ezagutzen dena sakontzea dela hurrengo pausoa, arlo honetan ere Euskadi aitzindaria da espainiar estatuan. Aurten sei gradu daude jadanik euskal unibertsitate ezberdinetan, bai UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean zein Mondragon Unibertsitatean, eta helburua 2020an 20 gradu dual izatera iristea da.

                Eduardo Aretxagak Euskal Enpresa Konfederazioak  duela hilabete batzuk Enplegu Ministerioari unibertsitate dualarentzako lan kontratua erregulatzeko egindako eskaera ofiziala gogoratu du.

                Confebaskekin batera, Formazio Dualean bere praktika onak direla eta EAfAk oraintsu saritu duen Petronor euskal enpresak ere parte hartu du.